Atzealdea

MARISOL GARMENDIAK EMAN DIO “GUZTIOK MUGITUZ” SARIA ERRENTERIAKO GURUTZE GORRIARI

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Marisol Garmendiak eman dio “Guztiok Mugituz” saria Errenteriako Gurutze Gorriari, pertsona helduek euren joan-etorrietan trizikloak erabiltzea sustatzeko programagatik.

Aurtengoa lehenengo edizioa duen sari honen bidez Gipuzkoako lurraldean mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta inklusiboa sustatzen duten erakundeen eta kolektiboen lana, ekimenak eta proiektuak saritu nahi dira.

Marisol Garmendiak nabarmendu du Gurutze Gorria, kasu honetan Errenteriako Herri Batzarra, egiten ari den lana, eta, batez ere, “2016. urteaz geroztik muga fisiko edo psikologiko jakin batzuk dituzten pertsonekin borondatez eta eskuzabaltasunez gauzatzen ari diren programa, herri gunean trizikloen bidez era autonomo, seguru eta osasungarrian mugitzeko aukera ematen diena eta, gainera, euren arteko harremanak eta gizarte-harremanak sendotzeaz gainera, askok eta askok bizi duten bakardade egoerari ihes egiten laguntzen diena”.

 

Ia 400 pertsonak parte hartu dute Errenteriako Gurutze Gorriaren programan, eta adinekoei joan-etorriak egiteko ohiturak hobetzen, triziklo bat erabiltzeko beldurra edo lotsa kentzen eta osasuna hobetzen laguntzeko Mugikortasun Seguru eta Osasungarriaren Eskola sortu du. Hogei bat boluntario ari dira joan den apirilean abian jarri zen ekimen horretan lanean, eta Errenteriako eguneroko bizimoduan ohiko bihurtu diren 5 triziklo ditu.

Sortu berria den “Guztiok Mugituz” sariak jarraipena izango du, Mugikortasuneko diputatu Marisol Garmendiak adierazi duen bezala, eta “Gipuzkoako gizarteak eta herritarrek garraio publikoaren, mugikortasun iraunkor eta osasungarriaren eta irisgarritasun unibertsalaren alde egin duen apustua saritu nahi du”.

Marisol Garmendiak eman dio “Guztiok Mugituz” saria, Iñigo Aristegui artista gipuzkoarraren eskultura, Errenteriako Gurutze Gorriaren proiektuaren arduraduna den José Antonio Fernándezi Gipuzkoako Foru Aldundian egin den ekitaldi hunkigarrian.n.}


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter