Atzealdea

PDF FORMATUAN ESKURAGARRI DAGO GIPUZKOAKO HERRI ARTEKO BIZIKLETA BIDEEN SEINALEZTAPENA EGITEKO ESKULIBURUA

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bizikleta bideen seinaleztapena egiteko oinarrizko irizpideak eskaintzen dituen eskuliburua argitaratu du: Gipuzkoako herri arteko bizikleta bideen seinaleztapenerako gomendioak. Xedea txirrindularien zein oinezkoen beharrak asetzea da. Bereziki, herri arteko bizikleta bideetan ezarri beharreko seinaleztapenenean ardaztuta dago. Orain, interesatuta dagoen orok eskuliburua PDF formatuan du eskuragarri.

Girder ingenieros S.L.-k landutako argitalpen honekin, bizikleta bideen planifikazioaren gaineko argitalpen teknikoen esparruan dagoen hutsunea bete nahi izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak, izan ere, aldizkari tekniko horietan ez baita seinaleztapena behar bezala landu.
Gidaliburua idazteko, indarrean dagoen legezko araudia eta Gipuzkoako bizikleta bideen eskuliburua hartu dira oinarritzat.
Hasiera batean, argitalpen hau, bizikleta bideen esparruan lan egiten duten udaletako eta foru administrazioko teknikarien artean banatu da. Esan bezala, orain eskuragarri dago interesatuta dagoen ororentzat (behean).


• GIPUZKOAKO HERRI ARTEKO BIZIKLETA BIDEEN SEINALEZTAPENERAKO GOMENDIOAK (PDF)


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter