Atzealdea

UITZIKO TUNELA BERRIRO ZABALIK

Plazaolan ospatzen den XVII. Natur Bideen Egunarekin bat eginez, Uitziko tunela ofizialki datorren larunbatean zabalduko da, maiatzak 27an.

Urtarrilean botatako euriaren ondorioz ia hiru hilabete itxita eman eta gero, maiatzean zehar ia 3 kilometroko tunel hau berriro zabaltzeko lanak egin dira. Gaur egun zoruko arazoak konpondu dira eta igarotzeko moduan dago. Hala ere, drainatze eta argiztapen lanak gelditzen dira, laster ekingo direnak. Nafarroako Gobernuaren bultzada, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, funtsezkoa izan da tarte hau EDERBIDEA zirkuitoko Natur Nadean eta EUROVELO 1 bizikleta bide sarean berriro sartzeko. EDERBIDEA Proiektu hau Europako FEDER Funtsen barneko POCTEFA2014-2020 programarekin finantzatzen ari da.

Honela, larunbat honetatik aurrera, maiatzak 27tik aurrera, tunela zeharkatu ahal izango da. Dena den, Plazaola Partzuergo Turistikotik erabiltzaileei hurrengo gomendioak kontuan har ditzaten eskatzen zaie, urte osorako baliozko direnak:

• Argia eramatea: tunela argiztatuta dago, baina beti ere linterna, kopetakoa, fokua eramatea gomendagarria da.

• Zoruaren erdi aldetik igarotzea.

• Hotzerako arropa egokia eramatea: tenperatura aldaketa handia da.

• Kontuz eta errespetuz ibili: abiadura moteldu, eta beti kontuan izan erabiltzaile gehiago egon daitezkeela.

• Seinaleak eta argibideak errespetatu eta aintzat hartu: arrazoi desberdinengatik uneanuneko seinale eta ohar egon daitezke (gertakariak, lanak, eta abar). Hauek errespetatzea erregutzen da.

• Motordun ibilgailuak guztiz debekatuta daude, baimenduak izan ezik.

Uitziko tunela, 2.680 metroko luzerarekin, Europako Natur Bideen tunelik luzeenatzat hartzen da. Donostia eta Iruñeako hiriak lotzen zituen Plazaola trenbideko tunel hau berritzeko obra luzeen ondoren, 2011ko apirilean tunela ireki zen berriro zirkulaziorako eta, horrela, Plazaolako Natur Bidearen beste tarte bat zabaldu zen. Guztira, Plazaolako Natur Bideak, Nafarroako lurraldean egokitutako 32 kilometroetan, 18 tunel daude: 8k 100 metro baino gutxiagoko luzera dute, 9k 100 eta 200 metro tarteko luzera dute, 1ek 243 metro ditu (Bartolo Tunelak, Lekunberriko udalean), beste batik 648 metro (Leitzako tunelak) eta, azkenik, Uitziko tunela dago, 2.680 metrokoa.

Ordutik aurrera, nohiz behinka, gertakari batzuk sortu egin dira, batez ere, euri-urak sortutakoak, zeintzuk kalteak eragin dituzten bide-zoruan eta argitazpenean. Azkenekoa, 2017ko urtarrilekoa da.

Informazio gehiago: 948 507 205/ 4 www.plazaola.org / plazaola@plazaola.org  


FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter