Atzealdea

Abuztuaren 13an hasiko dira Amute-Jaitzubia bidegorriko lanak

1,4 kilometroko bizikleta-bidea izango da, eta mugaz gaindiko Ederbidea proiektuaren baitan egingo da.

1.196.000 euroan esleitu da, BEZ barne dela, eta 2019 urtearen hasieran amaituta egotea aurreikusten da.

 

Jaitzubia-Amute bidegorria Europako Ederbidea programan jasota dago, eta abuztuaren 13an, astelehenean, hasiko dira bidea egiteko lanak. 1.385 metro izango dituen bidegorriak Hondarribiako Amute auzoa eta Bidasoa Ospitaleko sarrerako biribilgunea lotuko ditu. GI-636 eta GI-638 errepideen ezkerraldetik, paraleloan, joango den bidea 1.196.008,70 euroan esleitu da, BEZ barne dela, eta 2019 urtearen lehenengo hiruhilekoan amaituta izatea aurreikusten da.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatu Marisol Garmendiak adierazi duenez, “bidegorriaren tramitazioa eta esleipena aurreikusitakoak baino zailagoak eta luzeagoak izan dira. Baina orain bidegorria eraikitzen hasteko unea da, eta Bidasoa eskualdeko herritarren eguneroko mugikortasunerako onuragarria eta baliagarria izateaz gainera eta mugikortasun iraunkorra eta osasungarria indartzeaz gainera, Baiona Donostiarekin eta Iruñarekin bidegorriaren bidez lotzeko mugaz gaindiko Ederbidea proiektuaren baitan Gipuzkoari dagokion zatia da, eta bide-zati estrategikoa da, beraz”.

Bidegorri berriak 4 metroko zabalera izango du, eta bi errepideen ertza zabaldu eta eremuan dauden ubide txikiak libratu beharko dira, beraz.

Bidegorria mugaz gaindiko Ederbidea proiektuaren zati bat da, eta proiektu osoaren aurrekontua 9,4 milioi eurokoa da eta Europako FEDER funtsen bidez % 65 finantzatuko da.

“Ederbidearen helburua bizikleta aisiarako nahiz turismorako eta eguneroko joan-etorrietarako erabiltzea sustatzeko eta errazteko politikak abian jartzea da”, gogoratu du Marisol Garmendiak. “Helburu hori betetzeko Baiona-Donostia-Iruñea bizikleta-bideen bidez lotu nahi dira, guztira 240 kilometro dira eta erdia baino gehiago jada eraikita daude. Garrantzi handiko proiektua da, eta beste bi lurralderekin gauzatu behar dugu: Nafarroarekin eta Akitaniarekin. Lan bateratu handia eta aberasgarria egiten ari gara, beraz, mugaz gaindiko mugikortasun iraunkorraren eta bizikleta erabiltzearen alde".

 
 


comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter