Atzealdea

ALDUNDIAK BIZIKLETA BIDEZKO MUGIKORTASUN JASANGARRIARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO I. JARDUNALDIA ANTOLATU DU EDERBIDEA PROIEKTUAREN INGURUAN

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak Gipuzkoarekin batera oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bat egiteko Ederbidea proiektua garatzen ari diren Nafarroako eta Akitaniako ehun bat ordezkari politiko eta tekniko bilduko ditu Bizikleta bidezko Mugikortasun Jasangarriari buruzko Mugaz Gaindiko I. Jardunaldian.

Mugaz gaindiko jardunaldi hori Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egingo da. Bertan, Ederbidea proiektuan lankidetzan diharduten hiru erakundeek (Gipuzkoako Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak) eta Bidasoa ibaiaren bi aldeetako hainbat udalek eta eskualde-agentziak hiru lurraldeetan egiten ari diren lanen egoera ebaluatu eta bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriaren aldeko jardunak eta politikak aztertuko dituzte.

Ekitaldiari hasiera emango dion Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia sozialistak azpimarratu duenez, “Ederbidea proiektua Europar Batasuneko eskualdeen artean egituratutako politiken adibide garbia da. Hiru erakundeen arteko mugaz gaindiko lankidetza oso esperientzia positiboa eta aberasgarria izaten ari da; gogo handiz ari gara elkarrekin lanean, eta erronka bera dugu aurrean: oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen bitartez lurraldeak eta pertsonak lotzea eta mugikortasun jasangarria eta osasungarria bultzatzea. Duela urte gutxi batzuk ametsa zirudiena (hots, bizikleta-bide baten bidez Baiona-Donostia eta Iruñea lotzea), pixkanaka etorkizuneko errealitate izatea lortzen ari gara".

Ederbidearen helburua, nolanahi ere, bizikletaren erabilera aisian zein eguneroko joan-etorrietan bultzatu eta sustatzeko politikak garatzea da. Baiona-Donostia eta Iruñea bizikleta-bideen bidez lotuko dituen Ederbidea proiektuak helburu hori gauzatuko du. 240 kilometroko ibilbidea izango da, eta kilometroen erdiak eginda daude dagoeneko. Proiektuak 9,4 milioi euroko aurrekontua du guztira, eta zenbateko horren % 65 Europako EEGF funtsaren bidez finantzatuko da.

“Gipuzkoa Europako programa horrekiko konpromisoa betetzen ari da. Dagoeneko Hondarribiko Amute auzoaren eta Bidasoa Ospitaleko biribilgunearen arteko bidegorri-tartea esleitu dugu. 1.438.981 euroko aurrekontua du, obrak datorren urteko lehen lauhilekoan hasiko dira, eta sei hilabeteko iraupena izango dute”, adierazi du Mugikortasuneko diputatuak.

Jardunaldiaren barruan, bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko txosten interesgarriak aurkeztuko dira, Gipuzkoako bizikleta-bideen Lurralde Plan Sektoriala azalduko da, eta Donostiako Udalaren bizikleta-arloko politikaren

ibilbidea aztertuko da. Era berean, Esther Anayak udal-ordenantzetan bizikleta bidezko mugikortasuna txertatzeko gomendio teknikoei buruz idatzi duen gida (Estatuan aitzindaria izan dena) eta mugikortasunean aditua den Alfonso Sanzek bizikleta-arloko tokiko politikei buruz idatzi duen mugaz gaindiko gida aurkeztuko dira.

Azpimarratu beharra dago jardunaldian Alsace Destination Tourisme-ko Dimitri Lett-Tomczak teknikaria izango dela eta Alsaziako eskualdean egiten ari diren mugaz gaindiko bizikleta-ibilbideak azalduko dituela.

Jardunaldia Iruñean egingo da datorren urtean, eta Baionan 2019an.

Jardunaldiaren aldi berean, Ederbidea proiektuko arduradun politiko eta teknikoez osatutako pilotaje-batzordeak bilera bat egingo du. Bilera horretan, Ederbidea proiektuaren bilakaera eta bertan parte hartzen duten udalek eta erakundeek konprometituta dituzten tarteen garapena aztertuko dira.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Foroak Foroak

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . _nl__nl_ Ondo segi!

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . Ondo segi!

Bizikletak udarako dira bakarrik

Neguan ez dago bizikletarekin ibiltzerik, bustitzen zara, zikindu eta oso deserosoa da, niretako behintzat. ¿Nola egiten duzue bizikleta neguan erabiltzen duzuenok ez izateko horren kristo?

Twitter Twitter