Atzealdea

Aldundiak eta Hernaniko Udalak hitzarmena sinatu dute Hernani eta Donostia bidegorri bidez lotzeko proiektua osatzeko

Foru Aldundiko Mugikortasuneko Departamentuak ordainduko du 908 metroko bide-zati honen 96.000 euroko kostua.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko diputatu Marisol Garmendiak eta Hernaniko alkate Luis Intxauspek hitzarmena sinatu dute Akarregiko bidegorria egokitzeko, eraberritzeko, seinaleztatzeko eta mantentzeko. Izen bereko industrialdetik pasatzen den bizikletentzako eta oinezkoentzako 908 metroko bide-zatiak Hernani eta Donostia lotzeko bidea osatuko du, eta, gainera, ibilbide hori Leitzatik pasatuz Irurtzuneraino iristen den Plazaolako Bide Berdearekin lotuko du. Bide hori osatzeko 3 km besterik ez dira falta.  Proiektu horri esker Donostiatik Irurtzunerainoko 75 kilometroko ibilbide bat osatuko da, zati erabakigarria izanik Buruntzaldeko mugikortasun jasangarri eta osasungarrirako.

Mugikortasun Sailak finantzatuko duen bidegorri honen aurrekontua 96.000 eurokoa da, eta lanak datorren azaroan hasiko dira eta sei asteren buruan amaituko dira. 2018. urtea bukatu aurretik amaituta izatea espero da, beraz.

Mugikortasuneko diputatu sozialistak esan duenez, “bi biztanle gune garrantzitsu hauek, Hernani eta Donostia, alegia, lotuko dituen eta, aldi berean, Donostia Plazaolako Bide Berdearekin lortzeko proiektua amaituko duen bide hau apustu estrategikoa da Foru Aldundiarentzat, Buruntzaldeko eskualdean eta Gipuzkoa osoan bizikleta erabiltzea eta mugikortasun jasangarria eta osasungarria sustatzearen alde egindako apustuan. Ia kilometro bat izango duen zati horrekin osatuta geratuko da bidea, eta funtsezkoa da, beraz, ibilbide hori amaituta eta herritarrek erabiltzeko prest gera dadin”.

Akarregiko bidegorrian, besteak beste, zorua konponduko da, asfaltoa oso hondatuta baitago. Horrez gainera, seinale bertikalak eta horizontalak jarriko dira, bizikleten eta oinezkoen trafikoa banatzeko; bidegorria zati batzuetan zabaldu egingo da; eta zebra-bideak igo egingo dira segurtasunagatik, baina garraio industriala pasatzeko moduan utzita.  



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter