Atzealdea

Bizikleta bidezko mugikortasuneko politiken gidaliburua eskuragarri dago

Argitaratu berri dugu “Bizikleta eta tokiko gobernuak. Bizikleta bidezko mugikortasun politiken gida Gipuzkoako, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako udalerrientzat” izeneko gidaliburua.

Argitalpen hau gomendio-gidaliburua bat da, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu duena, elkarlanean Nafarroako Gobernua eta Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluarekin, eta Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako 9 toki erakunderekin batera, EDERBIDEA bizikletaren bidezko mugikortasuneko mugaz gaindiko proiektua bultzatzeko.

Argitalpenaren hartzaileak udaletako arduradun politiko eta teknikariak dira, eta bertan aurkezten dira bizikletaren bidezko mugikortasunaren oinarri teorikoak, arlo honetako esku-hartze publikoko ardatzak, eta abian jar daitekeen jarduera sorta zabala. Eta hori guztia EDERBIDEA proiektuan parte hartzen duten lurraldeetako praktika egokien ereduak erakutsiz.

Gidaliburuaren egilea da Alfonso Sanz (Gea21 SL), oinezko zein bizikletaren bidezko mugikortasunean aditua.

Espero dugu argitalpen hau lagungarri izatea bizikletaren bidezko joan-etorriak bultzatzeko esku-hartze publikoak sustatze aldera, azken batean bizikletaren eguneroko erabilera nabarmen areagotu eta normalizatzeko.

GIDALIBURUA JAITSI



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter