Atzealdea

Arrakastatsua izan da “Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuneko udal ordenantzei buruzko II. lan-jardunaldia”

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko Departamentuak ‘Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuneko udal ordenantzei buruzko II. lan-jardunaldia’ egin zuen otsailaren 21ean.

Bertan aurkeztu zen ‘Bizikleta bidezko mugikortasuna udal ordenantzetan jasotzeko gomendio teknikoak’ izeneko gida, dokumentu aitzindaria, oinezkoen eta txirrindularien premiei eta eskubideei erantzungo dieten mugikortasuneko udal ordenantzak lantzeko erreferentzia tekniko gisa balio duen material urrietako bat baita.

Jardunaldian 80 pertsona baino gehiago bildu ziren, besteren artean, Gipuzkoa, EAE, beste erkidego eta Estatuko erakundetako zenbait ordezkari tekniko eta politikoak, eta baita bizikletarekin eta mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten beste elkarte batzuk ere.

 

Gidaliburu hau lantzeko prozesua luzea eta partaidetzazkoa izan da. Izan ere, 2016an lehen zirriborro bat idatzi zen eta  lan jardunaldi batean eztabaidatu zen.

Dokumentu hori, bildutako hainbat ekarpenekin batera, gidaliburua lantzeko oinarria izan da. Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko aholkulari eta ikertzaile Esther Anaya da gidaliburuaren egilea, bizikleta bidezko mugikortasuneko araugintzan curriculum zabala duena.

GIDALIBURUA JAITSI

ESTHER ANAYAREN AURKEZPENA JAITSI

 

Berarekin batera, Francisco José Bastidak, Konstituzio Zuzenbideko katedradun Oviedoko Unibertsitatean eta Bizikleta/Legelari Sareko bozeramaile, udal ordenantzek betetzen duten zeregina aztertu zuen, mugikortasun jasangarriagoaren bidetik aurrerapausoak ematen laguntzeko eta oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatu eta babesten dela ziurtatzeko.

FRANCISCO JOSÉ BASTIDAREN AURKEZPENA JAITSI

 

Azkenik, Mariano Reañok, abokatu eta lege-aholkulari ConBici-n, mugikortasuneko tokiko araudiari buruz txirrindularien erakundeek duten ikuspegia azaldu zuen.

MARIANO REAÑOREN AURKEZPENA JAITSI



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter