Atzealdea

ASTEASU ETA ZIZURKIL ARTEAN FALTA ZEN BIDEGORRI ZATIA BUKATU DA ETA IREKITA DAGO

Dagoeneko bukatu eta ireki egin da Asteasu eta Zizurkil arteko bidegorriaren 1,725 eta 2,275 kilometro puntuen arteko bidegorri zatia. Bidegorri zati honekin Asteasu eta Zizurkil arteko ibilbide osoa osatu da.


Zati berriak 611,54 metro ditu eta 3 metro zabal. Bidegorria bizikletentzat zein oinezkoentzat da. Ibilbidean 7 metro luzeko egurrezko pasabide bat dago, Burrusti erreka gainditu ahal izateko. Ibilbidea berritutako zubi baten ondoan bukatzen da, Bengoetxea zerrategitik gertu, eta aurretik eginda zegoen bidegorriarekin lotu da.


Ibilbide osoan aldapa % 5 baino txikiagoa da eta ibilbide guztian argiteria jarri da.


Bidegorri zati hori egiteko 360.000 euro inguru inbertitu ditu Aldundiak, eta 4 hilabetetan egin dira lanak. Bidegorri zati honekin Asteasu eta Zizurkil arteko ibilbide osoa osatu da. Bere garrantzia, eguneroko mugikortasunarekin eta nahitaezko bidegorriarekin lotuta dago; gaur egun txirrindularien % 70ek lanagatik, ikasketengatik edo bestelako gestioengatik erabiltzen dute.

  • NON: 3. ibilbideko, Donostia-Beasain ibilbideko, adar baten zati bat, Asteasu eta Zizurkil artekoa.
  • LUZERA: 611,54 metro ditu
  • ZABALERA: 3 metro zabal


comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter