Atzealdea

Bizikleta erabiltzea sustatzen duten elkarteentzako diru laguntzen deialdia

Bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteei eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdiak egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, aurten ere. Guztira 20.000 euro banatuko dira.

DEIALDIA JAITSI

Aurten ere, Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa foru departamentuak, Marisol Garmendia sozialistak zuzentzen duenak, abian jarri du laguntzen deialdia bizikletaren erabilera, garraiobide jasangarria eta osasungarria den aldetik, Gipuzkoan sustatzen diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeentzako.

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak dioen bezala, “irabazi asmorik gabeko elkarteek hainbat eremutan egiten duten lanak berebiziko garrantzia du, besteren artean, bizikletaren erabilera sustatzen eta bultzatzen, bizikletaren kulturaren aldeko kontzientziazioan eta pedagogian, zirkulazio-arauen betearazpenean, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetzan, edo mugikortasuna mugatua duten pertsonen integrazioan eta haien autonomia pertsonalaren sustapenean, eta hain beharrezkoa den boluntarioen lan hori aitortzeko modu bat dira laguntza hauek”.

Gipuzkoako txirrindularien erakundeek eta elkarteek uztailaren 13ra arteko epea dute eskaerak aurkezteko.

Bizikletaren kultura eta erabilera sustatzen diharduen elkarte-ehun horri zuzendutako laguntzekin batera, Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa foru departamentuak Guztiok Mugituz saria ematen du gainera, bizikletaren bitartez mugikortasun jasangarria eta osasungarria bultzatzen laguntzen diharduten erakundeak, taldeak eta pertsonak aintzatetsi eta saritzeko. Hala, joan den urtean, bere lehenengo edizioan, Errenteriako Gurutze Gorria izan zen sariduna, mugikortasun segurua eta osasungarria sustatzeko euren triziklo-proiektuagatik.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter