Atzealdea

Bizikletaren aldeko udal esperientziei buruzko apunte-koadernoa

Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak argitaratutako argitalpen honetan Donostian, 2016ko otsailaren 26an izan zen “Bizikletaren aldeko udal esperientzien II. jardunaldia”-n aurkezturiko testuak jasotzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak antolatutakoan. Ekitaldi honek helburutzat zuen topaketa- eta eztabaida-foru bat eskaintzea udal-teknikari eta -arduradunei, interesatutako bestelako erakunde eta agenteekin batera, zeinetan ekintza-eremu honetan gorien diren gai batzuei heldu zitzaien.

Helburu honekin aurkeztu zen “Bizikletaren udal gidaliburua. Nola garatu bizikleta bidezko mugikortasunerako politika lokalak”, Alfonso Sanzek eta Manu Gonzálezek egina, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua. Argitalpen honek eremu honetan lan egiten duten pertsonen gaitasun teknikoa areagotu nahi du, oinarri kontzeptualak eskainiz gai honetan udal-ekintzak oinarritzeko, eta toki-eremuan egin daitezkeen ekintza ugariak zabalduz, Gipuzkoan aurrera eramandako adibide praktikoekin ilustratuta.

Era berean, udal-esperientzien aukeraketa bat aurkeztu zen, hala nola, bidegorrien egokitzea eta bide publikoaren kostu baxuko egokitzapenak, abiadura-arauen ezartzea udal-bide sare osoan, edo oinezkoen eta txirrindularien arteko gatazkak.

APUNTE-KOADERNOA JAITSI



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Foroak Foroak

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . _nl__nl_ Ondo segi!

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . Ondo segi!

Bizikletak udarako dira bakarrik

Neguan ez dago bizikletarekin ibiltzerik, bustitzen zara, zikindu eta oso deserosoa da, niretako behintzat. ¿Nola egiten duzue bizikleta neguan erabiltzen duzuenok ez izateko horren kristo?

Twitter Twitter