Atzealdea

EDERBIDEA ZIKLOTURISTA 2017

 

Sunbillan eta Bidasoako Bide Berdean izanen da Ederbidea mugaz gaindiko proiektuaren lehen bizikleta martxa

  

 

Ekainaren 24an, larunbatarekin, ospatuko da Ederbidea proiektuaren bizikleta  topaketa handia, Bidasoako Bide Berdeko mugaren alde bateko eta besteko bizikleta zaleak batzeko 

 

Jai giroko martxa ez lehiakorra zale mota guztientzat irekita dago eta 24 eta 40 kilometroko bi ibilbide izanen ditu, irteera eta helmuga Sunbilla izanen delarik

 

Izena emateko esteka hau sakatu.

 

Sunbillak hartuko du heldu den ekainaren 24ean, larunbatarekin, Ederbidea Zikloturistaren lehen edizioa, Bidasoako Bide Berdearen martxa zikloturista handia mugikortasuna eta turismo iraunkorra sustatzeko. 

 

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak antolatuta eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzaren Zuzendaritza Nagusiaren laguntzarekin, Ederbidea proiektuaren lehen ekitaldi publikoa da. Nafarroako, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoko mugaz gaindiko lurraldeetan bizikletaren erabilera sustatzeko europar lankidetza proiektua da Ederbidea.

 

Ederbidea  INTERREG POCTEFA  proiektua da, bertan parte hartzen du Europar Batasunak eta 

EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatzen da. 

 

Lasterketaren helburuetako bat mugaren alde bateko eta besteko zaleek bat egitea da, lehiakorra ez den martxa batean eta Bidasoaren eskualdea disfrutatzeko parada emanen duena, ingurune natural batean,  oinpekoei eragin bitartean. 

 

Ederbidea Zikloturistak bi ibilbide zirkular izanen ditu, zailtasun maila desberdinekoak eta biak Sunbillan hasten direnak. 

 

Lehenengoak 24 kilometro ditu eta Doneztebe, Legasa, Oieregi eta Oronoz Mugairiraino iritsiko da, handik Sunbillara itzultzeko. Bigarrenak 40 kilometrokoa da eta Sunbillatik joan etorria izanen da, Berrizaun eta Beratik pasatzen. 

 

Parte hartzea doakoa da baina beharrezkoa da aldez aurretik izen ematea. Zortzi urtetik gora  edonork parte hartu dezake. Ekitaldia amaitzean, zikloturisten artean bi pertsonentzako bi asteburu pasa Baztan-Bidasoako landetxe batean eta bi pertsonentzako sei menu Baztan Bidasoa Turismoko kide diren establezimenduetan zozketatuko dira. 

 

Nabarmentzekoa da Udalaren eta Sunbillako herritarren inplikazioa mugaz gaindiko topaketa zikloturista honetan, haien kirol instalazioak utzi dituztelako eta boluntario moduan parte hartzaileak lagunduko dituztelako. 

 

Oinpekoetan Bidasoako Bide Berdea disfrutatzen

 

Ederbidea mugaz gaindiko proiektuak Bidasoako Bide Berdea sustatzea du helburu. XX. mendearen hasieran Irun eta Elizondo batzen zituen Tren Txikito deiturikoaren bidea egiten du bide berde honek, eta orain, helburua, Europara irekita dagoen ardatz zikloturista bat egitea eta turismo iraunkorraren tokia izatea da. 

 

Gainera, Ederbidearen beste helburuetako bat bide berde hau Plazaolako bide berdearekin elkartzea da, eta horrela, bizikletaz egin daitekeen ibilbide luze bat egituratzea, Baiona eta Donostia Iruñearekin elkartuz eta Europako ibilbide handietan txertatuz.

 

Modu honetan, Bidasoako eskualdea sustatzen jarraituko da Europako lokarri garrantzitsu bezala zikloturismoaren bidez, bizikletaren kirol jarduera eta mugikortasun iraunkorra bultzatzen diren bitartean. 

 

Informazio praktikoa

 

Izen emateak ekainaren 18ko 00:30ak arte egin daitezke www.rockthesport.com/evento/ederbidea-martxa-zikloturista-2017 webgunean. Izen ematea doakoa da baina beharrezkoa, lasterketaren aseguru bat barne hartzen duelako. 

 

Parte hartzaile guztientzat elkartze gunea Sunbillako kontrol zonaldea-irteera da. Bertan, goizeko 8:30etatik eta martxa hasi baino ordu laurden lehenago dortsalak jaso daitezke. 

 

10:00etan hasiko da martxa 40 kilometroko ibilbidea hautatu dutenentzat; 10:30etan, berriz, 24 kilometrokoa eginen dutenentzat. 

 

Beharrezkoa da kaskoaren erabilera adin guztientzat eta gomendatzen da, halaber, ura eta jaki solidoak eramatea. Antolatzaileek dutxak eta komunak gaitu dituzte Sunbillako igerilekuetan eta  hornidura zonalde osasungarria ura eta frutarekin  egonen da helmugan eta Beran. 

 

Ederbidea, mugaz gaindiko lankidetza bizikletaz mugikortasuna  sustatzeko

 

Zikloturista martxa Ederbideak publikoarentzat antolatutako jardueren artean dago. Europar lankidetza proiektua da Ederbidea, Nafarroako, Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako mugaz gaindiko lurraldeetan bizikletaren erabilera sustatzeko. 

 

EDERBIDEA 2016-2019 proiektuak INTERREG POCTEFA Europako programaren laguntza du, eta bertako batzorde kudeatzailea Pirinioetako Lan Elkartea da. 9,4 milioi euroko aurrekontua du, eta %65a Europar Batasunak kofinantzatzen du EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.

 

EDERBIDEAko bazkideak Pirinio Atlantikoen Departamentua, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira; Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udalak; Hego Lapurdiko Hirigunea Elkargoa, Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa, Cederna Garalur elkartea eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.

 

Horrekin batera, politika komun bat garatuko da bizikletaren erabilera bultzatzeko turismo eta aisialdiko ikuspegitik nahiz eguneroko joan-etorrien ikuspegitik. Helburuen artean: isuri kutsagarriak murriztea eta garraioaren iraunkortasunean aurrera egitea, zirkulazioa arintzea eta biztanleen osasuna hobetzea. 

 

Hortaz, EDERBIDEAk aukera ematen du mugikortasun iraunkorrarekin, ekonomia berdearekin, eta, bereziki, turismo aktiboarekin jarduera ekonomikoak garatzeko.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Foroak Foroak

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . _nl__nl_ Ondo segi!

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . Ondo segi!

Bizikletak udarako dira bakarrik

Neguan ez dago bizikletarekin ibiltzerik, bustitzen zara, zikindu eta oso deserosoa da, niretako behintzat. ¿Nola egiten duzue bizikleta neguan erabiltzen duzuenok ez izateko horren kristo?

Twitter Twitter