Atzealdea

Eibar-Maltzaga bidegorriaren lanak, 5 pasarela izango dituena, aurten hasiko dira

Marisol Garmendia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Miguel de los Toyos Eibarko alkateak Eibar eta Elgoibar arteko lotura osatuko duten ia bi kilometroko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorri-tartearen proiektua aurkeztu dute gaur goizean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak Azitain-Maltzaga bidegorrirako obra-proiektua idazten amaitu du. Ia bi kilometroko lan horiek 5,1 milioi euroko aurrekontua dute. Tarte horren bitartez Eibar eta Elgoibar arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura osatuko da, Debabarrenan mugikortasun iraunkorrerako eta osasuntsurako tarte erabakigarri bihurtuz. Izan ere, Eibar-Maltzaga-Elgoibar ardatza behin betirako lotuko du, eskualde honetako herritarrek askotan eskatutako ibilbidea osatuz. Helburua da lanak 2018. urte honetan bertan hastea eta bidegorria 2019. urtearen bukaera baino lehen amaituta egotea.

 

Eraikiko den tarteak Eibarko Barrena kalea, batetik, eta Elgoibartik abiatu eta gaur egun Maltzagan amaitzen den eta zabalik dagoen bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea, bestetik, lotuko ditu. Bidegorri honi esker Eibar eta Elgoibar arteko lotura osatuko da. Bi udalerri horien arteko bizikletentzako eta oinezkoentzako konexioa gogo biziz espero dute bi udalek eta bertako herritarrek. Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak bere egiten du eskualdeko herritarren eskaera hori eta, lanak exekutatzeko zailtasun teknikoen ondorioz, amaitu ez zen proiektu bati berriro ekin dio.

Marisol Garmendia diputatuak adierazi bezala, “Debaberrenako bi herri nagusiak lotzea Aldundiarentzako apustu estrategiko bat da eskualde honetan bizikletaren erabilera eta mugikortasun iraunkorra eta osasungarria sustatzeko. Badakigu ez dela tarte erraza, eraikitzeko zailtasunak dituelako, baina honako hau Debabarrenako herritarren eskaera historikoa da eta horri erantzun nahi diogu, azkenean Eibar eta Elgoibar oinezkoentzako eta bizikletentzako bide baten bitartez lotzeko, eta inguru horretako pertsona guztiek erabili ahal izateko”.

Garmendiak esan du “tarte hau eraikiz, behar hori asetzeaz gain, eskualde honetan Bizikleta Bideen Foru Sarearen etorkizunari ere begiratu nahi diogula; izan ere, etorkizunean bidegorri hau Soraluzetik helduko den beste bide batekin lotuko da eta,

horregatik, gaur aurkezten dugun tarte hau oso garrantzitsua da Debabarrenan mugikortasun iraunkorra eta osasuntsua sustatzeko”.

Bestalde, Miguel de los Toyos Eibarko alkateak esan du “bidegorri hau eraikiz, aspalditik hiriak duen eta denbora luzez Aldundiaren agenda politikoan egon den aukera gauzatzen dugula. Proiektu hau bere departamentuaren lehentasunetako bat bezala hartu duen Marisolek gidatzen dituen lanei esker, Eibar eta Elgoibar arteko lotura errealitate bihurtuko da epe laburrean. Oso albiste ona da bai Eibarko hiriarentzat, bai oinezkoen eta bizikleten mugikortasunarentzat".

Bertako orografiak eta gaur egungo azpiegiturek Azitain-Maltzaga tartearen eraikuntza oso erronka korapilatsua bihurtzen dute. Hainbat aukera aztertu ondoren, ibilbidearen toki zailenean —Euskotreneko tren-ibilbidearen parean— % 6ko aldapa izango duen pasabide bat eraikiko da. Guztira, tarte horretan 5 pasagune egongo dira, horietako bi 80 metro baino gehiagokoak. Pasagune horiek, alde batetik, Ego ibaia eta, bestetik, Deba ibaia eta GI-627 errepidea gurutzatuko dituzte. Tarteak bi kilometro inguruko luzera izango du eta, ia ibilbide osoan, hiru metro inguruko zabalera. Nahikoa bizikletek eta oinezkoek espazioa erosotasunez partekatzeko. Lanek, guztira, 5.141.570,25 euroko aurrekontua izango dute



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter