Atzealdea

Euskadiko eta Nafarroako gobernuek Vasco Navarro trenbidearen burdinbide berdearen gida aurkeztu dute

Vasco Navarro Trenbidearen burdinbide berdearen gida aurkeztu berri dute Antoñanan; bertan izan dira Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburua eta Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehen lehendakariordea eta kontseilaria.

Era berean, honako hauek ere izan dira: Maitena Ezkutari Nafarroako Gobernuko Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Harkaitz Millán Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria, Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolamenduko foru-diputatua, Cristina González Arabako Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko eta Foru Administrazioko  foru-diputatua eta Jose Antonio Galera Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatua, bai eta natura-bideak zeharkatzen dituen eskualdeetako eragile turistikoak ere.

Aurkezpenaren helburua, gida ezagutzera emateaz ez ezik, ibilbide horren balioa nabarmentzea izan da, zeharkatzen dituen eskualdeetan natura-turismoaren eta turismo aktiboaren segmentuaren elementu nabarmen gisa.

Retortillo sailburuak nabarmendu du zer garrantzitsua den bi gobernuek eta bideak zeharkatzen dituen lurraldeetako aldundiek, alegia, Gipuzkoak eta Arabak eta gainerako eragileek (kuadrillak, mankomunitateak, elkarteak…), “hau bezalako azpiegitura suspertzearen aldeko apustu egiteak duen garrantzia ulertzeko gaitasuna eduki izana, haren balioa nabarmendu eta baliabide turistiko gisa sustatzen duelako”.

Izaera jasangarriaz gainera, Retortillok zera azaldu du: “burdinbide berdeak irisgarritasunaren, motorrik gabeko mugikortasunaren eta gure industria-legatuaren memoria berreskuratzearen adibide ere badira. Antzinako burdinbide berdeen garapena XIX. eta XX. mendeen industrializazioaren beharrezko bidelaguna izan zen, eta, hori horrela, gu garenaren funtsezko alderdi ere bada. Gure industria-historia ezin da egungo Euskaditik bereizi; ezin da abandonatu edo ezkutatu. Are gehiago, aldarrikatu egin behar da”.

Bestalde, Ayerdi sailburuak gogorarazi du “turismoak eta aztertzen gabiltzan eskualdeko eta tokiko erakundeekin batera garatutako proiektuek, Nafarroako Gobernuarentzat duten garrantzia. Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako arlo garrantzitsu baten parte dira; bertan, turismo integral baten alde egiten dugu, ingurumena errespetatu eta gizarte garapenari eta lurralde kohesioari onurak ekarriko dizkiona. Zehazki, Bide Natural hau lurralde kohesioaren adibide argia da, ez baititu soilik Nafarroako udalerri desberdinak elkartzen; Vasco-Navarro trenbidea igarotzen den Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako udalerri guztietako biztanleak senidetzen ditu”.

“Gure komunitateen ondare naturalaren eta kulturalaren kontserbazioaren alde egiten duen proiektu komuna da, bisitarien turismo esperientzia funtsean hobetzen duena. Proiektuak arreta berezia jartzen dio eta bereziki zuzentzen zaie bizikleta munduan interesa duen orori; gure ingurunean tradizio handikoa, bai  kirol egitearekin edo aisiarekin edo eguneroko desplazamenduekin lotuta”.

Vasco Navarro trenbidearen burdinbide berdearen gida

Gaur aurkeztu den liburuxkak ia osorik jaso du Vasco Navarro trenaren jatorrizko trazadura; trenak 1967ko abenduaren 31n utzi zion martxan egoteari. Lehenengo inprimaketan, 12.000 unitate argitaratu dira.

Erakundeen arteko koordinazioa Euskadiko Burdinbide Berdeen II. Jardunaldia egin ondoren hasi zen, pasa den urrian, eta, argitalpen horrez gainera, 2018an erakundeen arteko mahaia eta dinamizazio-plana eratu dute, 6 lan-ardatzekin.

2019an batera garatuko diren ekintzen artean, bi sustatzekoak izango dira: burdinbide berdearen bideo bat egitea eta ibilbideak zeharkatzen dituen udalerrietan izango den erakusketa ibiltaria.

Ahalegin horren guztiaren bitartez, Vasco Navarro bidea burdinbide berdeen erreferenteetako bat bilakatu ahalko da.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter