Atzealdea

GAUR NIRE TXANDA DA (Emakumeen bizikleta irteera)

 

 

Igande honetan, maiatzaren 13an, badugu emakumeen lehen irteera Urolako Bide Berdetik irteera, "Gaur nire txanda da / Hoy me toca a mí" ekimenaren barruan, Kalapie-k, Gizpuzkoa Bizikletaz-ek (DFG-GFA) eta Bizikume-k antolatuta, emakume txirrindulari gehiagok bide berdeak erabiltzeko asmoz egina.

Irtengo gara 10:15etan Zumarragako tren-geltokitik. Paseo-erritmoa eramango dugu emakume guztien erritmorako egokia. Bidean geldituko gara jateko, bakoitzak aldean eramango duena. Oso oinarrizko mekanika-ikastaroa egingo dugu bidean ez dakiten emakumeek gurpilak eta pedalak nola kendu eta jarri, eta manilarra tolesten ikasteko. Hau guztia baliagarria gurpila zulatzen denean edota bizikleta garraiatu behar dugunean.

Kaskoa, bizikleta errebisatua, xira, ura eta janaria eramatea beharrezkoa. Baina emakume bakoitzak erabakiko du nola/norekin joan nahi duen (bakarrik, lagunekin, familiarekin, etab.) Eguraldia kaskartuko balitz, irteera beste egun baterako atzeratu liteke. Galderak edo kontsultak izanez gero, e-posta bidali helbide honetara: gaurniretxanda@gmail.com

Aurki Gipuzkoako beste bide berdeetatik izango diren emakume txirrindularien irteera gehiago, hala nola emakumeek bizikleta erabiltzeko izango diren aktibitate osagarriak, iragarriko dira.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter