Atzealdea

Gipuzkoak garraio publikoaren aldeko apuesta egin du mugikortasun iraunkorreko eredu gisa

Mugikortasun eta Ingurumen Departamentuek azterketa bat jarri dute abian Lurraldebusen autobus-flotaren emisioak neurtzeko

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio publikoa mugikortasun iraunkorreko eredutzat hartzeko bere apustua berritu du eta Lurraldebusen flotaren energia-eraginkortasunari buruzko azterketa bat abian jarri dela iragarri du.

Horrela adierazi dute Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatu Marisol Garmendiak eta Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Jose Ignacio Asensiok Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta Gipuzkoan “Mugikortasun garbia, partekatua eta adimenduna” lelopean garatuko den kanpainaren aurkezpenean.

Bi foru-departamentuek azterketa bat jarriko dute abian Lurraldebusen zenbait diesel-autobus eta hibridotan horien emisioak neurtzeko eta konparatzeko eta energia-eraginkortasuna baloratzeko. “Donostia-Astigarraga-Hernani lineako autobusak aukeratu dira azterketa hori egiteko, hiru hil iraungo duena eta denbora errealean jasoko dituena emisioei buruzko datu fidagarri eta sendoak autobusetan jarritako hari gabeko gailuen bidez” adierazi du Mugikortasuneko foru-diputatu sozialista Marisol Garmendiak.

Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko foru-diputatuak nabarmendu duenez, “garraioa CO2 emisioen bigarren iturri handiena da, eta beste sektore batzuek baino hazkunde handiagoa izan du azken hamarkadotan. Kalkuluen arabera, Lurraldebusen autobusek berotegi-efektuko gasen 700 t isuriko dituzte 2017 honetan, eta % 50erainoko hazkundea izango dute 2030ari begira. Lortuko ditugun datuak erabakigarriak izango dira erabakiak hartzean. Gure kasuan, autobus elektrikoek ez dute nahikoa autonomia linea guztientzat, baina autobus hibridoak erabiltzen badira, 200 t murriztu ditzakegu atmosferarako CO2 emisioak”, adierazi du Marisol Garmendiak.

Bestetik, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru-diputatu Jose Ignacio Asensiok garraio publikoaren sustapena azpimarratu du ibilgailu pribatuaren aldean. “Gure hiriak trafikoak itota daude askotan. Auto partikularraz egiten dugun erabilerak eta batzuetan gehiegizko erabilerak gure bizimodua baldintzatzen du eta ingurumena narriatzen du. Hondakin fosilen errekuntza kutsadura-kausa nagusietako bat da eta garraio publikoaren, mugikortasun partekatuaren aldeko apustu irmoa egiteko behar den kontzientzia hartu behar dugu”.

2017 honetan zehar, bi foru-departamentuek helburu gisa ezarri dute Gipuzkoa modu iraunkor, konpartitu eta adimendunean konektatutako lurraldea izatea. Mugikortasun garbia bere etorkizunaren oinarri izango duen lurraldea.

Azken hiru hilotan bizikletaren erabileraren sentsibilizazio-kanpaina bat garatu da foru-aldundien zein Gipuzkoako gainerako udalerrien titulartasuneko bizikleta-bideak baliatuta eta, orain, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta, garraio publiko kolektiboaren aldeko apustu irmoa gauzatuko da.

Horrela, irailaren 16tik 22ra lurraldeko lau udalerritan (Donostian, Zumarragan, Eibarren eta Tolosan) standak jarriko dira eta horietan mugikortasun-ohiturak aldatzeko premia azpimarratuko da, deigarriagoa egiteko landare bat oparituko da ingurumenaren hobekuntzari egindako ekarpenaren sinbolo gisa.

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barruan Aldundiak egingo duen kanpainaren leloek errotulu moduan bidaiatuko dute garraio publikoko zenbait autobusetan, eta irailaren 20rako, asteazkena, “txirrindularien gosaria” antolatu da foru-erkidegoko hiru bizikleta-bidetan: Azkoitia-Azpeitian, Martutene-Astigarragan, eta Oñati-San Prudentzion. Horrekin, bizikletaren erabilera saritu nahi da eta eguneroko joan-etorrietan haren erabilera sustatzen jarraitu.

Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko diputatuak lurraldeko garraio publikoan ezartzen ari diren hobekuntzak gogoratu ditu. “Gero eta bidaiari gehiago ari gara lortzen, garraio publikoan autoaren ordezko ona ikusten dutenak. Horrek trafikoa arindu eta ingurumena hobetzen du”, nabarmendu du Marisol Garmendiak.

Oso argi izan behar dugu denok klima-aldaketaren aurkako borrokan gure harri-koskorra ekar dezakegula. Gure ingurunea, gure planeta zaintzea denoi dagokigun gatazka da gure seme-alabentzat etorkizun hobea ziurtatzeko”, adierazi du Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensio sozialistak.

Erakundeak beste neurri batzuetan ere inplikatu dira: erregai alternatiboek elikatutako garraio-ibilgailu garbiagoetarako aldaketa, garraio-sistema adimendunen (IKT eta ITS) garapena eta mugikortasun kolektiboko beste sistema batzuen garapena, hala nola anezkak eta intermodalak.

 

Kanpainaren informazioguneak

• Donostia/San Sebastián: Gipuzkoa Plaza

• Zumarraga: Renfeko geltokia

• Eibar: Unzaga Plaza

• Tolosa: Zezen-plazaren ondoan

 

 



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Foroak Foroak

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . _nl__nl_ Ondo segi!

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . Ondo segi!

Bizikletak udarako dira bakarrik

Neguan ez dago bizikletarekin ibiltzerik, bustitzen zara, zikindu eta oso deserosoa da, niretako behintzat. ¿Nola egiten duzue bizikleta neguan erabiltzen duzuenok ez izateko horren kristo?

Twitter Twitter