Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Bizikletaren Estrategia 2014-2022' aurkezteko jardunaldia antolatu du

Hitzordua apirilaren 20an izango da Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5. Donostia). Izen ematea doakoa da, baina parte hartzaileen kopurua mugatua.

Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak 2015eko martxoan Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia 2014-2022 behin betikoz onartu ondoren, Aldundiak onartutakoa jakinarazi nahi die orain bizikleta mugikortasunarekin zerikusirik duten erakunde-, gizarte- eta ekonomi-eragileei, zein interesa duen edozein herritarri. Horregatik, Bizikletaren Estrategia aurkezteko jardunaldia egingo du heldu den apirilaren 20an, goizeko 09:30etan,

Izen ematea doakoa da, baina parte hartzaileen kopurua mugatua denez, etortzekoak bazarete, apirilaren 13a baino lehen jakinarazi behar duzue, zuen izen-abizenak, herria, postua edo lanbidea zehaztuz, honako helbidera mezu elektroniko baten bitartez:
bizikleta@gipuzkoa.eus

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta mugikortasunerako estrategia integral bat prestatzeko prozesua garatu du 2014. urtean zehar. Horretarako, gure lurraldeko egoeraren gaineko diagnosi zorrotza egin da.
  • Prozesuaren helburu nagusia izan da esparru honetan jarraitu beharreko bideak definitzea eta datozen 8 urteetan bultzatu beharreko politika eta jarduera-ildoen multzoa zehaztea, bizikletaren erabilera ohiko bihurtzeko.

Jardunaldiaren gaineko informazio guztia –ordutegiak, hizlariak...– PDFan  aurkituko duzue.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter