Atzealdea

GIPUZKOAKO UDALERRIETAN BIZIKLETAREN ERABILERA SUSTATZEKO 25.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA LERRO BERRI BAT JARRI DU MARTXAN FORU ALDUNDIAK

2013. eta 2014. urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorriak egiteko  laguntzen deialdi bana onartu du (obrak egin eta proiektuak idazteko). Horiek osatzeko, beste laguntza deialdia egin berri du, oraingo honetan herri mailako bizikletaren erabileraren sustapenera bideratuta (sentsibilizazio kanpainak, heziketa, ikerketa...). Eskaerak aurkezteko epea 2014ko ekainaren 30ean amaituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburuetako bat eguneroko joan-etorrietan bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzea da, eta horregatik, iaz eta aurten udalek bidegorriak egin ditzaten diru-laguntzak bideratu ditu. Baina Aldundiak uste du bidegorriak eraikitzeaz gain, bizikletaren erabilera areagotzeko sustapen eta sentsibilizazio kanpainak ezinbestekoak direla, eta horregatik, Diputatuen Kontseiluak helburu horri begira udalentzat 25.000 euroko diru-laguntza lerro berri bat jarri du martxan.

Diru laguntza Gipuzkoako udalei emango zaie, bizikleta garraiobide moduan bultzatzeko xede duten era honetako jarduerak egiteko:

  • Heziketa eta informazio ekintzak prestatzea eta burutzea (bizikletak konpontzeko tailerrak, bizikletan ibiltzen irakasteko ikastaroak, erakusketak, hitzaldiak, jaialdiak, ibilaldiak, webguneak, eta abar).
  • Idatzizko eta ikus-entzunezko materialak prestatzea edota argitaratzea.
  • Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko ikerketak egitea.
  • Bigarren eskuko bizikletak eta txirrindularitzako materiala saldu eta erosteko azokak antolatzea.


Ekimenak 2014. urtean zehar egin beharko dituzte udalek, eta zein proiektu lagundu ezarritako irizpideen arabera erabakiko da. Interesa duten udalek Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuan edo bere webgunearen bidez aurkeztu beharko dute eskaera. Eskaerak aurkezteko epea 2014ko ekainaren 30ean amaituko da.


Interesa duen orok, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, non deialdiaren berri ematen den, deskargatu dezake lerro hauen azpian jarri dugun estekaren bidez.

Iturria: Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak


• GIPUZKOAKO A.O.—2014ko ekainaren 4a
• www.gipuzkoa.net/mugikortasuna-eta-bide-azpiegiturak



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter