Atzealdea

JARDUNALDIA "Bide eta espazio publikoaren erabilera eta ulermena bizikletaren ikuspegitik"

Gaur egun “hiriko mugikortasuna” deitzen zaion esparrua hainbat diziplina akademikok aztertu dute, eta horietako bakoitzak bere aztertzeko ikuspuntua ekarri du.

Azkeneko urteetan, Gizarte Zientziak, eta batez ere Geografia, Soziologia, Psicologia eta Antropologia, indartsu sartu dira esparru honetan, eta  paradigma aldaketa bat sortzen ari dira. Hori horrela, diziplina horien aztergaia ez litzateke izango lehen ohikoa izaten zena, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta aparkatze arloa, baizik eta joan-etorri guztiak hartuko lituzke barne, baita oinezkoenak eta bizikletenak ere, hain zuzen ere, ingeniaritza klasikoak ordura arte ia bazterturik utzita zeuzkanak. Halaber, ikerketaren subjektua ere zabaldu egin da, mugikortasunari loturiko herritar guztietara, ibilgailu motordunen gidarietatik haratago.

Ikuskera horretatik abiatuta, eta zehazki bizikleta bidezko mugikortasunari aplikatuta, Antropologiak hiriko txirrindularitzari eragiten dioten faktoreetan, praktiketan eta ulertzeko moduetan jartzen du arreta. Begirada berritzaile hori balio handikoa da bizikletaz ibili ahal izateko baldintza materialak eta kulturalak hobetzeko eta, halaber, bide eta esparru publikoaren gainerako erabiltzaileekiko elkarbizitza hobetzeko.

Hiriko mugikortasunari Antropologiaren ikuskera hori aplikatzea interesgarria izango litzatekeela iritzita, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailari azterlan bat agintzea, txirrindulariek segurtasuna nola hautematen duten aztertzeko.

Jardunaldi hauen helburu nagusia azterlan hori aurkeztea da. Lana Miren Urquijo irakasleak zuzendu du, Jone Miren Hernández irakaslearen eta Espazioaren Antropologia ikasgaiko ikasleen laguntza izan du.

 

Horretaz gain, jardunaldiak aukera emango du txirrindularien pertzepzioa eta jokamoldea aztergai hartuta hainbat herrialdetan egin dituzten beste ikerketa batzuk ezagutzeko (Bartzelona, Amsterdam), bizikletaren erabiltzaileen elkarteen ikuspegiaren berri izateko eta, horien egileekin batera, erabilitako metodologien inguruan, azterlanen ondorioen eta azterlan horiek aplikatzeko aukeren inguruan eztabaidatzeko.

 

Informazioa eta izen emateak: 943 112 166 / bizikleta@gipuzkoa.eus

Izen-ematea doan da baina, toki kopurua mugatua denez, etortzekoa zarela jakinarazi, arren, otsailaren 21 baino lehen, eta adierazi izen-abizenak, lanpostua/kargua edo lanbidea, erakundea eta herria.

 

 

EGITARAUA

BIDE ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN ERABILERA ETA ULERMENA

BIZIKLETAREN IKUSPEGITIK jardunaldia

 

Donostia, 2019ko otsailaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko, 3. solairuan. Gipuzkoa plaza, z/g

 

09:30etan    Ongietorria eta jardunaldiaren hasiera

Marisol Garmendia Beloqui

(Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua)

 

09:45etan   “Segurtasuna bizikletan. Etnografia bat” azterlanaren aurkezpena.

Miren Urquijo

(Espazioaren Antropologiako irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea. Azterlanaren zuzendaria)

Jone Miren Hernández

(Antropologiako irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea)

 

10:15etan   Hiriko txirrindulariek Bartzelonan eta Amsterdamen duten jokamoldearen azterketa

Maria Elisa Ojeda

(Arkitektoa. Copenhagenize Design Company. Txirrindularien jokamoldeei buruzko zenbait azterlanen egilea)

 

10:45etan   Kafea

 

11:15etan  Nola hautematen da segurtasuna, hiriko txirrindularien elkarteen ikuspegitik

Itziar Alonso-Arbiol

(Psikologoa eta Kalapie Donostiako hiriko txirrindularien elkartearen ordezkaria)

 

11:45etan     Bizikletaren Estatu mailako Plan Estrategikoa

Alejandro Domínguez De La Rosa

(Gipuzkoako Trafikoko Buruzagitza. Trafikoko Zuzendaritza Nagusia)

 

12:00etan    Mahai-ingurua eta eztabaida bertaratutakoekin

Moderatzailea: Manu González

(Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasunaren Behatokiaren zuzendari teknikoa)

 

13:00etan    Jardunaldiaren amaiera



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter