Atzealdea

Mugikortasunak bizikletaren erabilera emakumeen artean sustatzeko ‘Gaur nire txanda’ ekimenari eman dio Guztiok Mugituz saria

Marisol Garmendia sozialistak zuzentzen duen Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak sari hau, bizikletaren erabilera Gipuzkoako emakumeen artean bultzatzeko Bizikume eta Kalapie elkarteek sustatutako programari eman dio, Gipuzkoako lurraldean mugikortasun iraunkorra, osasungarria eta inklusiboa bultzatzeko helburu estrategikoaren barruan.

 

‘Guztiok Mugituz’ sariaren bigarren edizioan, emakumeen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko ‘Gaur nire txanda’ ekimenak jasoko du saria. Marisol Garmendia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuko diputatu sozialistak, generoari eta mugikortasun iraunkorrari zuzendutako Irun Hiri Atsegina ekimenaren barruan, gaur goizean iragarri du Aldundiaren ‘Guztiok Mugituz’ sari hori 2018an zehar egin den jarduera horri emango zaiola. Jarduera horren helburua hauxe izan da: emakume txirrindulariak ahalduntzea, ikusaraztea eta euren eguneroko bizitzan bizikleta gehiago erabil dezaten sustatzea. Bizikume eta Kalapie txirrindulari-elkarteek sustatutako proiektu berritzailea eta aitzindaria Euskal Herrian.

Marisol Garmendia Mugikortasuneko diputatuak azpimarratu bezala, “Gipuzkoan, zorionez, mugikortasun berdinzalearen, iraunkorraren eta inklusiboaren alde, egunero, modu altruistan, boluntarioan eta solidarioan lan egiten duten erakunde eta proiektu asko daude. ‘Gaur nire txanda’ ekimenaren bitartez, emakumeen artean bizikleta egunero erabiltzea, bistaratzea, baloratzea sustatzeko Bizikume eta Kalapie elkarteak burutzen ari diren lanak gipuzkoar guztion aitorpen hau merezi du”.

Irun, Tolosa, Andoain, Errenteria eta Oiartzun bezalako Gipuzkoa osoko hainbat herritan egin den programa honetan ehunka emakumek hartu dute parte. Herri horietan, besteak beste, bizikleta-irteerak, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dira, garraiobide iraunkor eta osasungarri gisa, eguneroko bizitzan bizikleta gero eta emakume gehiagok erabil dezaten lortzeko asmoz. Horrek garrantzia handiagoa hartzen du berdintasun-testuinguru batean eta emakume txirrindulariak agerian jartzeko, Gipuzkoan eta bertako bidegorrietan oraindik asko ikusten ez den kolektiboa delako. Horregatik, Mugikortasuneko Departamentuak lanean dihardu, Guztiok Mugituz ekimenean saritutako Kalapie eta Bizikume bezalako elkarteekin eta kolektiboekin batera, bizikletaren eguneroko erabiltzaile gisa eta kirolerako eta aisiarako erabiltzaile gisa, esparru guztietan gero eta emakume txirrindulari gehiago egon daitezken.

Izan ere, probintziako bidegorri-sarean bizikletan ibiltzen diren herritarrak ikusita, generoari dagokionez, oraindik desoreka handia dagoela nabarmendu daiteke. Erabiltzaile guztietatik % 84 gizonezkoak diren bitartean, emakumezkoak % 16 dira. Garmendia diputatuak adierazten duen bezala, “alde hori murrizteko helburu argia dugu, alde horrek inolako zentzurik ez duelako. Horretarako, ‘Gaur nire txanda’ bezalako mota honetako ekimenak funtsezkoak dira tarte horrekin amaitzeko”.

Guztiok Mugituz sariaren banaketa-ekitaldia datorren abenduaren 13an egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu aretoan. Bertan ere parte hartuko du Inés Novella Madrilgo Universidad Politecnica-ko irakasle eta AMAEko (Espainiako emakume arkitektoen elkartea) kideak, mugikortasunari eta hirigintzari buruzko genero-ikuspegiaren inguruan hitz egiteko.

Aurtengoa Guztiok Mugituz sariaren bigarren edizioa da. Aurrenekoan Errenteriako Gurutze Gorriaren Herri Batzarra saritu zuen, “Mugikortasun seguru eta osasungarrirako ohiturak” izeneko ekimenagatik. Ekimen horren bidez, adinekoek beren joan-etorriak egiteko trizikloen erabilera normalizatua sustatzen zen.

 



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter