Atzealdea

MUGI txartelarekin jarri zure bizikleta puntuan Mugikortasunaren Europako Astean

Irailaren 15etik 22ra ospatuko den Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egiten, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuarekin elkarlanean ekimen ezberdinak antolatu ditu.

GGLAko lehendakari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Mugikortasun Astea garraio publikoa sustatzeko baliatu nahi du, baina bereziki interoperabilitateari arreta berezia jarri nahi diogu. Gipuzkoan bidaiatzeko eredu berri bat sustatu nahi dugu, hain zuzen, garraio publikoa eta bizikleta uztartzen dituena. Eguneroko joan-etorrietan lehen aukera izatea nahi dugu, Gipuzkoan garraio jasangarria eta osasungarria protagonista bihurtzeraino”. 

MUGIrekin jarri zure bizikleta puntuan

Jarraian, GFAko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak Mugikortasun Asterako prestatutako ekimenetako bat aurkeztu du, bizikleten doako azterketa teknikoa. Irailaren 15etik 22ra egingo da, MUGIrekin jarri zure bizikleta puntuan lelopean. “MUGI txartel pertsonalizatua aurkezten duten erabiltzaileei bizikletaren azterketa teknikoa egingo zaie, doan. Bizikleta eta garraio publikoa uztartzeko helburua du ekimen honek, eta Gipuzkoako hainbat bizikleta dendetan egiteko aukera izango da”. Hauek dira bizikleten azterketa teknikoak egingo dituzten dendak: Rocket Bike Eibar (Eibar, Isasi Kalea 16); Zatika (Zumarraga, Etxeberri auzoa s/n); Ciclos Eizagirre (Zarautz, Gipuzkoa kalea 32); Khubikes (Errenteria, Nafarroa etorbidea 30) eta Bicicletas Arsuaga (Tolosa, Euskal Herria kalea 37). Litekeena da datozen egunotan denda gehiago batzea; www.lurraldebus.eus eta www.mugi.eus webguneetan informazio eguneratua emango da.

 

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, bizikleta denda horiek oinarrizko azterketa egiteko konpromisoa adierazi dute, eta besteak beste, gurpilen presioa, gurpil-azalen egoera, gurpilak egoki dauden, aldagailuak, frenoak eta bizikletaren segurtasuna neurtuko dute. Era berean, konponketaren bat egin beharko balitz doako aurrekontua eskainiko diote erabiltzaileari.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter