Atzealdea

OINEZKOEN ETA TXIRRINDULARIEN MUGIKORTASUNEKO UDAL ORDENANTZEI buruzko II. LAN JARDUNALDIA

Duela gutxi arte bizikleten eta oinezkoen zirkulazioari buruzko udal ordenantzak bideratuta egon dira bide publikoen erabilera arautzera, zirkulazioari dagokionez, automobilari eta zirkulazioaren jariakortasunari protagonismoa ematen zion ikuspuntu batetik begiratuta, eta bigarren mailan uzten zituzten oinezkoen eta txirrindularien beharrak.

Baina azken urteotan, mugikortasun jasangarriaren politiken sustapena dela-eta gure herrietan izandako bilakaeraren ondorioz, batetik, gora egin du oinez eta bizikletaz egindako joan-etorrien kopuruak, eta, bestetik, eskaera sozial eta tekniko bat sortu da, arreta handiagoa eskatzen duena oinezkoentzat, txirrindularientzat, mugikortasun mugatuko pertsonentzat eta garraio publikoarentzat.

Aldaketa horiek agerian utzi dute gure herrietako araudia eguneratzeko beharra, eta, ondorioz, beste modu batera planteatu behar dira aurreko bide hierarkia eta eremu publikoaren antolaketa, betiere jasangarritasuna xede dela, eta, era berean, oinezkoen eta txirrindularien eskubideak aitortu eta babestu behar dira.

Egoera horren aurrean, Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak behin baino gehiagotan adierazi zuen beharrezkoa dela idazki bat izatea, udalerriak bideratuko dituena beren araudietan txirrindularien eta oinezkoen mugikortasuna gehiago kontuan hartzera.

Hori helburutzat hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak Itziar Eizagirre (Mirua 21) abokatuari esleitu zion dokumentu bat idaztea, 2016ko urrian egin zen lan jardunaldi batean eztabaidatu zena. Dokumentu hori beste berri bat izateko oinarria izan da, jardunaldian zehar bildutako ekarpenak aintzat hartuta, bizikleta bidezko mugikortasuneko aholkularia den Esther Anayaren eskutik. Azken bertsio hau da oraingo jardunaldian aurkeztuko dena, jasotako ekarpenak itzultze aldera.

Halaber, bertan aukera izango dugu mugikortasunaren arloko legedian adituak diren bi legelari ospetsuekin eztabaidatzeko eta haien ikuspegiak ezagutzeko: Francisco José Bastida (Konstituzio Zuzenbideko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean) eta Mariano Reaño (abokatua eta lege aholkularia ConBici-n).

Espero dugu jardunaldia lagungarria izatea Gipuzkoako egungo ordenantzak hobetzeko eta orekatzeko, eta baita ere aurrerago beste batzuk sortzeko, oinezko eta txirrindularien eskubideak sustatuz eta babestuz.

 

Informazioa eta izen emateak

943 112 166 / bizikleta@gipuzkoa.eus

 

Izen ematea doakoa da, baina plaza kopurua mugatua denez, mesedez etorri aurretik baieztatu, otsailaren 14a baino lehen, eta adierazi zure izen-abizenak, lanpostua/kargua edo lanbidea, erakundea, herria eta helbide elektronikoa.

EGITARAUA JAITSI

 



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter