Atzealdea

Ziklotekak eta ConBici elkarlanean bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko dokumentazioa bultzatzeko

 

Ziklotekak (Bizikletaren Gipuzkoako Dokumentazio Zentroa) eta ConBicik (Espainiako hiri-txirrindularien 61 erakunde elkartzen dituen koordinadora) erabaki dute elkarlanean aritzea bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko dokumentazio sustatzen eta hedatzen laguntzeko sinergiak sortzeko.

 

Bizikletaren, instituzioen, ekonomiaren eta gizartearen kultura berriak esperientzien trukaketa areagotzea eragin du, eta baita informazio espezializatuen iturrietara iristeko eskaera ere. Horrela, egiaztatzen ari da jende eta eragile askok interesa duela bizikletarekin (mugitzeko bitarteko gisa) loturiko alderdiei buruzko azterlanetara, txostenetara eta datu-base dokumentaletara iristeko.

 

Zikloteka eta ConBici bat datoz garrantzi handia ematean bizikleta bidezko mugikortasunaren inguruan sortutako lanak, azterlanak eta materialak biltzeari, kudeatzeari eta hedatzeari.  Bermatu egin nahi da eremu horretan metatutako ezagutza administratiboa, teknikoa eta herritarrena jasotzen duten datu-base dokumentalak zaintzea eta gordetzea, aurrerago, hori dena bizikleta bidezko mugikortasunean eta bizikletaren kulturan interesa duten profesionalen, instituzioen, elkarteen eta publikoaren eskura jartzeko.

 

Zikloteka zentroa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak bultzatutakoa, zentzu horretan, ekimen berezi bat da nazioartean. Bizikleta garraiobide gisa erabiltzearekin lotutako material bibliografiko, dokumental, grafiko eta ikus-entzunezko 3.000 erregistro baino gehiago ditu, tekniko-administratiboak zein zientifikoak, dibulgaziozkoak edo aldarrikatzaileak.

 

Funts dokumental horiek kontsulta daitezke bertaratuta edo Internet bidez (www.cristinaenea.eus/zikloteka/); dokumentu gehienak telematikoki eta doan deskarga daitezke. Gainera, sei hilean behin aldizkari elektroniko bat argitaratzen da (Zikloberriak izenekoa), bildutako berri garrantzitsuak eta dokumentazio hautaketa bat ezagutzera emateko.

 

Bestalde, ConBicik webgune bat dauka (www.conbici.org), nahitaezko erreferentzia dena bizikleta bidezko mugikortasunaren eremuan, eta jarraitzaile asko ditu; gainera, hiri inguruetako txirrindularitzari buruzko berriak ematen ditu, eta bere kideei eta, oro har, jendeari intereseko dokumentazio ugari eskaintzen dizkie.

 

Bi erakundeen arteko akordioak ekarriko du, ezen Ziklotekaren aldizkari elektronikoaren edizio bakoitzean ConBizik aurrez hautatutako bere funtsetako dokumentu baten aipamen nabarmena egingo dela, eta lankidetza hori adierazi egingo dela.  ConBicik, berriz, bere webgunean txertatuko du Ziklotekaren iragarki-banda, zentro hori jende gehiagori ezagutzera emateko; era berean, ConBiciren iragarki-banda Ziklotekaren webgunean agertuko da.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Foroak Foroak

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . _nl__nl_ Ondo segi!

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . Ondo segi!

Bizikletak udarako dira bakarrik

Neguan ez dago bizikletarekin ibiltzerik, bustitzen zara, zikindu eta oso deserosoa da, niretako behintzat. ¿Nola egiten duzue bizikleta neguan erabiltzen duzuenok ez izateko horren kristo?

Twitter Twitter