Atzealdea

ZUMAIA: Bidegorri sarea Itzurun hondartzaraino helduko da

Mugikortasun jasangarria sustatzen jarraitze aldera, datozen asteotan, herriko bidegorri sarea Itzurun hondartzaraino zabaltzeko lanak garatuko ditu Udalak. Halaber, Itzurun zein Santiagoko hondartzetan bizikletak uzteko eremuak handituko dituela ere adierazi du.

Zumaian eta zumaiarren artean mugikortasun ohitura osasuntsu eta jasangarriak sustatzeko bidean aurrera pausoak ematen jarraitzen du Udalak eta ildo horretan, oraingoan, herriko bidegorri sarea Itzurun hondartzarekin lotzeko lanei ekin die.

Horiek horrela, datozen asteotan aipatu bide hori zabaltzeko lanak eramango ditu aurrera. Modu honetara, Arbustainetik (autobusak biratzen duen lekutik) Ardantzabide aldera bideratuko dira bizikletak eta ondoren, Amaia plaza atzealdetik hondartzaraino Itzurun zuhaitz-bidearekin lotuko da bidegorria.  

Aurrekontu parte hartzaileetan jasotako proposamena da, hain zuzen, bidegorri sarea Itzurun hondartzaraino zabaltzea eta helburu du Zumaia zein zumaiarren mugikortasun eta irisgarritasuna hobetu eta bermatzea. Gainera, aurten, hondartzara bizikletaz doazenen kopuruak nabarmen egin du gora, horrenbestez, bidegorriko erabiltzaileen beharrei erantzuna ematea da ere Udalaren xedea.

Ildo horretatik, bizikletak uzteko lekuak ere handituko dituela iragarri du Udalak, bai Itzurunen zein Santiagoko hondartzan. Horretarako, gaur egun bizikletentzat dagoen kablea 50 metro luzatuko du Udalak bi hondartzen artean. Horrez gain, egungo aparkalekuak ere mantenduko ditu.



comments powered by Disqus

FACEBOOK Jarioa FACEBOOK Jarioa

 

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Foroak Foroak

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . _nl__nl_ Ondo segi!

RE: Bizikletak udarako dira bakarrik

Nire ustez oso interesgarria dia berriki Donostiako Udala kaleratu duen neguan bizikletan ibiltzeko aholkuak . Ondo segi!

Bizikletak udarako dira bakarrik

Neguan ez dago bizikletarekin ibiltzerik, bustitzen zara, zikindu eta oso deserosoa da, niretako behintzat. ¿Nola egiten duzue bizikleta neguan erabiltzen duzuenok ez izateko horren kristo?

Twitter Twitter