Atzealdea

MUGIKORTASUNAK 325.000 EURO BIDERATUKO DITU UDALETARA HIRI-MUGIKORTASUNA HOBETZEKO.

·Zuzkidura bi laguntza-lerro berritan banatuko da. Horien bidez, hain zuzen ere, herrien eta udalerrien konfigurazioa inbertitu, antolatu eta planifikatzeko behar diren baliabideak eman nahi zaie tokiko erakundeei, hurbileko mugikortasunari lehentasuna emanez, udalerriaren osasunean eta ongizatean eta herritarren ongizatean eragina izango duten garraiobide jasangarrien bidez.

 

·Rafaela Romero: «Hurbileko mugikortasunari eman nahi diogu lehentasuna, herritarren osasunean eta ongizatean eragina izango duten garraiobide jasangarrien bidez, eta laguntza horiek beharrezko baliabideak emango dizkiete tokiko erakundeei, inbertitu, antolatu eta udalerrien konfigurazioa helburu horien arabera planifikatu ahal izateko».

 

Donostia, 2020ko urriaren 14a.- Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, bi laguntza-lerro berri aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Guztira, 325.000 euroko aurrekontua dute. Aste honetan, Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluan onartu dira, eta beren helburua lurraldeko udalerrien hiri-mugikortasuna hobetzea da.

 

Lehenengo laguntzak 250.000 euroko aurrekontua du, eta Gipuzkoako udal guztiei zuzenduta dago, hiri-mugikortasun jasangarriko planak egiteko, eguneratzeko eta plan horietan aurreikusitako neurriak garatu eta/edo ezartzeko, mugikortasun jasangarria lortze aldera.

 

Bigarren laguntza-lerroa 50.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat da, bizikleta-aparkalekuetarako azpiegiturak erosi eta instalatzeko, eguneroko joan-etorrietan erabil ditzaten bultzatzeko. Programa honetarako dirulaguntza 75.000 euro da.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko arduradunak azpimarratu duenez, laguntza hauen deialdiaren helburua da «hurbileko mugikortasunari lehentasuna ematea, herritarren osasunean eta ongizatean eragina izango duten garraiobide jasangarrien bidez, eta laguntza horiek beharrezko baliabideak emango dizkiete tokiko erakundeei inbertitu, antolatu eta udalerrien konfigurazioa planifikatu ahal izateko; horretarako, honako helburu hauek bete beharko dituzte».

 

Onartutako deialdiaren arabera, garraio moduak antolatzea helburu duten Gipuzkoako udalerri guztiek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntza horiek, baldin eta garraio modu jasangarrietaranzko aldaketak sortzearen aldeko apustua egiten badute. Udalen Mugikortasun Jasangarriko Planak ibilbide-orriak dira, eta horien bidez, udalek udalerrietan ekintzak ezar ditzakete, mugikortasun-gaietan ohiturak aldatzea lortzeko.

 

Bestalde, bizikleta-aparkalekurako azpiegiturak eskuratu eta instalatzeko laguntzen zergatia da elementu ezinbesteko batzuk eduki beharra herritarrei, jasangarritasunari dagokionez, mugikortasuna errazteko, eta horrek barne hartzen du udalerrietan bizikletak aparkatzeko sare bat izatea. 

 

 «Jarduera-ildo horiekin, klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egin nahi dugu, mugikortasun berdeagoa lortu, garraioaren digitalizazioa eta eraldaketa bultzatu, eta, azken batean, lortu nahi ditugu lurralde kohesionatuago eta jasangarriago bat eta gizarte bidezkoago, berdintasunezko eta inklusiboago bat», esan du Rafaela Romero diputatuak.

 


Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

BIDEGORRI MOZKETAK

Irailaren 15etik 17ra bitarte Foru Sareko honako bidegorriak moztuta egongo dira 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta: Lasao – Azpeitia eta Zestoa – Azpeitia.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azkoitia – Urretxu

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 5etik 8ra, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Azkoitia – Zumarraga

Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 13an, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Urretxu – Legazpi

Urretxu eta Legazpi arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 14an eta 15ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

BIDEGORRI MOZKETAK: Zizurkil – Asteasu

Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 25etik 27ra, 08:00etatik 17:00etara, mantentze lanak direla eta.

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

BIDEGORRI MOZKETAK: Azpeitia – Azkoitia

Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxi egingo da urriaren 1ean, 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta.

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter