Atzealdea

Nafarroak eta Euskadik "Vasco-navarro trenbidearen bide berdea" izeneko eta 123 km-tan zehar bi erkidegoak lotzen dituen bide naturala sustatzeko elementu berriak aurkeztu dituzte

 

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilariak eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak "vasco-navarro trenbidearen bide berdea" sustatzeko tresna berriak aurkeztu dituzte, Nafarroak eta Euskadik elkarlanean egindakoak. Ekitaldia 0 kilometroan izan da, Lizarrako tren geltoki zaharrean.

Bide honek Egaren hiriburua Gasteizekin hala nola Gipuzkoako   Bergara eta Oñati udalerriekin uztartzen du, 123 km-tan zehar. Gainera, gaur egun Foru Komunitateak garapen fase ezberdinetan dauden eta ziklagarriak diren 4.100 kilometro baino gehiagorekin kontatzen du.

Exekutibo bien baterako-lana ekintza ezberdinetan islatzen da, zeinen artean nabarmentzekoa den zehazki bide hau sustatzeko sortu den web berria, zeinen barne hartzen diren sustapen bideo ezberdinak eta artxibo fotografiko bat. Bideoen artean 14 minutuko dokumental bat daukagu, sentsibilizazio soziala eta sustapena helburutzat dituena, trenaren historia eta ibilbideak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emanez; baita sare sozialetarako hiru sustapen bideo ere. Sustapen tresna berri hauen beste erakargarrietako bat bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko irudietan digitalizatzean datza. Gainera, bidearen artxibo fotografiko txiki bat elaboratu da sustapen komunikabide ezberdinetan erabiltzeko.

Baliabide hauen sorrerak 44.669 euroko inbertsio bat suposatu du; Euskadik % 75a finantzatu du eta Nafarroak berriz, % 25a, lurralde bakoitzeko bidearen kilometro kopurua kontuan hartuta.

Zikloturismoaren aldeko apustua

Nafarroak kontsolidatu nahi du zikloturismoaren erreferente nazional eta nazioarteko bezala, bere azpiegiturak eta bere kokapen geografiko pribilegiatua aprobetxatuz. Irujo kontseilariak dionez, “foru Gobernuak bizikletaren aldeko apustu irmoa egin du, turismo seguru, jasangarri eta osasuntsu bat birgaitzen laguntzeko elementuetako bat izateagatik, COVID-19aren pandemiak eragindako kalteen ondoren, hain zuzen 2018–2025 Turismo Plan Estrategikoaren lehentasunetako bat izanik. Gainera, Foru Komunitateak 2020-2022 Zikloturismoaren Garapen Planarekin kontatzen du”.

Irujok jarraitu du esanez “badakigu uda hau ezberdina izango dela, eta pandemiaren eboluzioaren eraginpean jarraituko dugula, beraz, ardura eta segurtasun sanitarioaren balioak lehentasuna izaten mantenduko dira”. Eta erantsi du egoera honek hurbiltasuneko turismoaren aldeko apustua markatuko duela “abantailekin natura, masifikazio urria eta landa-turismoa dakarten destinoetarako; testuinguru honetan, Nafarroa oso ongi kokatuta dago eta asko dauka eskaintzeko, esaterako bide berde hau”.

Kontseilariak azpimarratu du halaber “gure lurraldeak bistaratua izan nahi duela destino seguru bat bezala, zeinetan natura liluragarri bateko eremuak goi mailako landa-turismoaren eskaintza batekin konbinatzen diren; lurralde osorako turismo eta kultura arloetako jarduera-eskaintza interesgarri bat, ingurumen kontrol zehatzarekin eta tokiko produktuan oinarritutako gastronomia bikainarekin, alegia, bai Europar Batasunak eta bai 2020-2022 Nafarroako Turismo Ekintzetarako Planak sustatzen duten jasangarritasun parametroen araberako proposamen turistikoa”.

Irujok azpimarratu du amaitzeko “bizikletaren turismoa ingurumen inpaktu urriko eta inpaktu ekonomiko positiboko eskaintza turistikoa dela, turismo masiboaren jomuga eremuak ez diren barne eta landa eremuetan garapen ekonomikoa sustatzen duena, enplegu berriaren sorrera eta tokiko biztanleriaren finkapena ahalbidetuz”.

Bere aldetik, Hurtado kontseilariak azaldu du Eusko Jaurlaritzarentzat bide berde honen sustapenak “suposatzen duela urrats bat gehiago Euskadi destino zikloturista bezala ezartzen jarraitzearen aldeko gure apustuan. Horretarako baliabide ugarirekin kontatzen dugu: tradizio txirrindulari luze bat, kirol arloko arrakasta, azpiegitura bikainak, BTT zentroen sarea eta, hain zuzen, bide berdeen sarea.

Hurtadok azpimarratu du halaber “elementu hauek abiapuntua osatzen dutela zikloturismoa merezi duen indarraz hornitzeko, datozen urtetara begira hazkunde progresio handieneko sektore bat delako eta turismo jasangarri baten garapenerako funtsezkoa delako. Bultzada honekin bizikletaren turismoarekin lotutako estrategia sendo baterako zutabeak jarriko ditugu, sektorea Euskadiko Zikloturismo Sarearen sorrerarekin integratzea sustatuz”.

 

Behatokia

Bidegorrien foru sarean egiten diren joan-etorrien zenbaketa eta ebaluazioa egiten du Aldundiak. Lan horiek 2007az geroztik egiten dira Aldundiak kudeatzen duen Gipuzkoako Bizikletaren Behatokia...

BIDEGORRI MOZKETAK

Irailaren 15etik 17ra bitarte Foru Sareko honako bidegorriak moztuta egongo dira 07:00etatik 15:00etara, mantentze lanak direla eta: Lasao – Azpeitia eta Zestoa – Azpeitia.

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak bizikletaren erabilera bultzatzeko eta bizikletaren inguruko informazioa zabaltzeko sortutako webgunea da...

Gure Bidegorriak Gure Bidegorriak

Sare Sozialak Sare Sozialak

      

Eguraldia Eguraldia

Buletina Buletina

Twitter Twitter