Lanera Bizikletan

ERREKALDE ETA LASARTE-ORIA ARTEKO BIDEGORRIA IREKITA DAGO JADA

DONOSTIA ETA LASARTE-ORIA LOTZEN DITUEN BIZIKLETA ETA OINEZKOEN BIDEA AMAITU DA ETA 1.230 METRO DITU.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Errekalde eta Lasarte-Oria bitarteko bidegorria astelehen honetan ireki du. Bidegorria eraikitzeko lanak Campezo enpresak egin ditu, 690.000 euroko kostua izan dute eta bost hilabete inguru iraun dute.

Lasarte-Oria eta Errekalde arteko trenbidea bikoizteko lanak egin zirenean, trenbide zaharra erabat utzita gelditu zen, eta proposatu zen bizikleta eta oinezkoentzako bide bihurtzeko bideragarritasuna aztertzea. Horretarako, azterketa bat agindu zen 2012ko azaroan, eta ondoren, proiektua egin zen.

Bidegorri zatia Errekalden (Donostia) hasten da, GI-21 errepideak (N-I zena) eta Hernaniko errepideak bat egiten duten biribilgunean, ondoren trenbide zaharraren ibilbidea hartzen du eta Urbil merkataritza zentrora iristen da, Lasarteko mugara. Azaldu dutenez, bide guztian zehar LED argiak erabili dira eta tuneletan mugimendu detektagailuak jarri dira argiak pizteko.

GI-21 errepidearen biribilgunetik gertu bidegorri berriak bat egiten du Donostia-Errekalde bidegorri zatiarekin eta etorkizunean, leku horretan bertan, bat egingo du baita Donostiatik etorriko den udal bidegorriarekin eta Galarretatik iritsiko den foru bidegorriarekin ere.

IR A TRABAJAR A PIE O EN BICICLETA TIENE AYUDAS POR PARTE DEL IDAE

PROGRAMA DE AYUDAS PARA ACTUACIONES DE CAMBIO MODAL Y USO MÁS EFICIENTE DE LOS MODOS DE TRANSPORTE.

El Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía (IDAE) ha establecido un programa de ayudas busca incentivar la realización de planes de transporte sostenible al centro de trabajo, en detrimento de la utilización del vehículo privado con baja ocupación y seguir fomentando el uso de modos no consumidores de energía fósil, como la marcha a pie o en bicicleta.

El objeto del programa de ayudas es incentivar y promover la realización de actuaciones en el sector del transporte que reduzcan las emisiones de dióxido de carbono, mediante la ejecución de proyectos de ahorro y eficiencia energética, contribuyendo a alcanzar con ello los objetivos de reducción del consumo de energía final que fija la Directiva 2012/27/UE.

Las actuaciones de ahorro y eficiencia energética deben encuadrarse en varias tipologías, destacaGuia IDAEndo entre ellas:

  • Planes de transporte sostenible al centro de trabajo: Tiene como objetivo actuar sobre la movilidad de los trabajadores y clientes de las empresas, en su acceso al centro de trabajo o área empresarial, para conseguir una mayor participación de los modos más eficientes, en detrimento de la utilización del vehículo privado con baja ocupación.

Este programa está dotado inicialmente con un presupuesto máximo que asciende a la cantidad total de 8.000.000 euros.

Toda aquella Empresa Asociada que esté interesada o esté trabajando en el desarrollo de Planes de Transporte al Trabajo, junto a pequeñas y medianas empresas o grandes corporaciones, podría apoyarse en este Programa para potenciar su oferta de colaboración con dichas Empresas.

No se pueden solicitar estas ayudas para planes que conlleven la compra de bicicletas eléctricas por parte de las Empresas, puesto que ya están enmarcadas en el Plan Pima Aire.

En el siguiente enlace, podéis leer el texto completo: BOE-A-2015-4990

 

ASTIGARRAGA ETA HERNANI ARTEKO BIDEGORRI OSATZEKO FALTA ZEN ZATIA IREKI DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK

400 METROKO BIDEGORRIA IREKITA, DONOSTIA-URNIETA IBILBIDE OSOA EGIN AHAL IZANGO DA BIDEGORRITIK

GFAk Astigarraga eta Hernani bidegorri bidez lotzeko falta zen zatiaren eraikuntza amaitu berri du, eta jada irekita dago erabiltzaileentzat. Iazko apirilean ireki zuen Hernaniko Karabel-Portu bidegorria, eta orain Astigarraga eta Hernani arteko 400 metroko bidegorri hau irekita, Donostia eta Urnieta arteko ibilbide ia osoa bidegorritik egin ahal izango dute txirrindulariek (Ergobian 200 metroko tartea baino ez da falta egiteko, hain zuzen, Astigarragako Udalak Tranbia Ibilbidea moldatzeko egin behar dituen lanen baitan egin beharrekoa).

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lan honen kostua 600.000 € ingurukoa izan da eta lanak Amenabar enpresak egin ditu. Bidegorri zatiaren ezaugarri nagusiei dagokionez, honako hauek dira:

  • 400 metro eraiki dira, Ergobia auzoko, Oialume errekaren paretik, Astigarraga eta Hernani arteko mugatik gertu, Astigarragako bidegorriarekin bat eginez, eta Martindegiko bi biribilguneak pasata, HernaniHernani Astigarrago bidegorriara doan bidegorriarekin bat egiten du.
  • Bidegorria 4,5 metro zabal da ibilbide gehienean.
  • Lehenengo zatian errepidearen eskuineko aldetik  (Hernaniko norabidean jarrita) doa bidegorria, eta Martindegiko bidegurutzea igaro bezain pronto ezkerraldera pasatu eta bertatik eginten du bidea, alde horretan Hernaniko bidegorriarekin bat egin arte.
  • Martindegiko bidegurutzearen inguruan (bidegorria ezkerraldera pasatzen den puntuan), Martindegi auzoarekin oinezkoentzat lotura egokitu eta hobetu da.
  • Bidegorriaren lanak egitearekin batera Sansanategi baserrirako orain arteko sarrera-irteerak aldatu dira, egoera hobetuz eta bidegorriarekin bateragarri eginez.

Iturria: Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak, Gipuzkoako Foru Aldundia

APIRILAK 19, BIZIKLETAREN MUNDU MAILAKO EGUNA

ATERA BIZIKLETA ETXETIK ETA JARRI MARTXAN!!!!!!

CONSTRUCCIÓN DE LA VÍA CICLISTA-PEATONAL ENTRE ANOETA Y TOLOSA

LA DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA COMENZARÁ EN MAYO LA CONSTRUCCIÓN DE LA VÍA CICLISTA-PEATONAL ENTRE ANOETA Y TOLOSA, QUE ESTARÁ FINALIZADA PARA ENERO DE 2016.

En un comunicado, la institución foral ha indicado que a mediados arrancarán los trabajos para la construcción del ‘bidegorri’ (carril peatonal ciclista) entre Anoeta y Tolosa.  El contrato se ha adjudicado por 845.890 euros a la empresa Urbycolan y se ha establecido un plazo de ocho meses para la ejecución de las citadas obras; por tanto, la vía estará finalizada para enero de 2016.

El itinerario para ciclistas y peatones tendrá una longitud total de 2.460 metros. El ‘bidegorri’ enlazará el barrio de Belate de Tolosa con el municipio de Anoeta.  Su itinerario comenzará en el punto donde acaba el ‘bidegorri’ del barrio de Belate, pero los primeros 480 metros se acondicionarán provisionalmente. En el primer tramo del itinerario definitivo se estrecharán los carriles de la carretera y se acondicionará un ‘bidegorri’ de uso compartido de tres metros de anchura.  A continuación, en la zona del cruce de Hernialde, se iniciará el tramo de uso diferenciado de cuatro metros de anchura (dos metros para peatones y otros dos para ciclistas) que finalizará en Anoeta.

Fuente: Europa Press, 16 de abril

 

BIZIKLETA IKASTAROA KALAPIEN ESKUTIK

KALAPIE HIRIKO TXIRRINDULARIEN ELKARTEAK BIZIKLETAN IBILTZEN IKASTEKO ETA TREBATZEKO IKASTAROA ESKAINTZEN DU.

Egunak: 2015ko apirilaren 18,19, 25 eta 26

Ordutegia:

  • Hasi berrientzat: 10:00-11:30 (bizikleta gainean ibiltzen ez dakitenentzat)
  • Bigarren maila: 11:30-13:00 (hiri barruan ibiltzeko erraztasuna eta segurtasuna lortzeko)

Non: Duque de Mandas kaleko Epaitegiaren ondoan.

Prezioa: 55 €

Kalapieko bazkideentzat, 20 €ko deskontua

Kalapieko bazkide egiten direnentzat, 15 €ko deskontua.

Ikastaroa egiteko gutxienez hamar ikasle behar da.

Harremanetarako: Irene (660860532) irealda@yahoo.es / Joxean (653700731) joxean122@gmail.com

Nork bere bizikleta ekarri behar du

GIPUZKOAKO BIZIKLETAREN ESTRATEGIA 2014-2022 AURKEZTEKO JARDUNALDIA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK BIZIKLETAREN ESTRATEGIA AURKEZTUKO DU DONOSTIAN

Apirilaren 20an, Kirol Etxean

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta mugikortasunerako estrategia integral bat prestatzeko prozesua garatu du 2014. urtean zehar. Egoeraren gaineko diagnosia egin da eta erakundeekin, elkarteekin, enpresekin, unibertsitatekin eta abarrekin bilerak egin ondoren, guztien ekarpenak bildu dira, Prozesuaren helburu nagusia izan da esparru horretan jarraitu beharreko bideak definitzea eta datozen 8 urteetan bultzatu beharreko politika eta jarduera-ildoen multzoa zehaztea.

Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak 2015ko martxoan Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia 2014-2022 behin betikoz onartu zen. Aldundiak, jardunaldi bat antolatu du bizikletaren estrategia aurkezteko eta eztabaidatzeko.

Izen ematea doakoa da, baina parte hartzaileen kopurua mugatua denez, apirilak 13a baino lehen izena eman behar da mezu elektroniko baten bitartez: bizikleta@gipuzkoa.eus

BIZIKLETAREN MUGIKORTASUNA AZTERTZEKO PROIEKTUA ARRASATEN

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO DBZ Diseinu Zentrotik Arrasateko hainbat erakundeekin batera, proiektu bat martxan jarri dute Arrasateko bizikletaren mugikortasuna hobetzeko helburuarekin. Ekimen honen barruanModragon unibertsitatea, inkesta bat sortu dute. Eta inkesta honekin, Arrasaten bizi eta lan egiten duten pertsonen iritziak, beharrak eta ohiturak ezagutu nahi dituzte.

Parte hartu nahi izanez gero, hemen duzue inkestan sartzeko lotura:

https://www.onlineencuesta.com/s/e483cfe

BIZIZ BIZI ELKARTEAK 30DEB NAZIOARTEKO KANPAINA BILBORA DAKAR

30 EGUNEAN BIZIKLETAZ hirian bizikleta erabiltzeko herri ekimena da.

Ideia hori Minneapolisen sortu zen 2010ean. Ekimena apirileko 30 egunean bizikleta erabiltzeko konpromiso pertsonala da, 30DaysOfBiking helbidean dohainik izena emanda. Sare sozialetan lorpenen berri emateak, lagunak egiteak eta bizipenak partekatzeak politago bihurtzen du. Kanpainaren xehetasunen eta antolatuko diren jarduera nagusien berri azaltzeko, martxoaren 26an prentsaurrekoa emango dute.

Parte hartzea bultzatzeko, Biziz Bizitik apirilean zehar egiteko hainbat jarduera antolatu dituzte, jendeak bizikleta hartzeko aitzakia izan dezan: bideo-forumak, txangoak, bizikletarako ibilbideak, hitzaldiak, mekanika-tailerrak, lehiaketak eta bizikletaz ibiltzeko ikastaroak, besteak beste. Gainera, kanpainaren bukaera-jaia ospatuko da apirilaren 23an, Hika Ateneoan elkartean: sari banaketak, argazki erakusketak, argazki-erakusketak eta kontzertuak egongo dira. Horrez gain, hainbat bizikleta-denden laguntza izango dute ere, parte hartzaileei deskontuak egingo dizkietelarik.

Ekimena sare sozialetan zabalduko dute #30DEBBilbao hagstag-aren bidez, Biziz Biziko webgunean eta ekimenaren webgune ofizialean.

BIZIKLETA HIRIAN ERABILTZEKO MONITOREAK PRESTATZEKO IKASTAROA

Martxoaren 8an izango da Bilbon.

Ikastaroa bizikleta garraiobide gisa erabiltzen aurretiko esperientzia duten pertsonei zuzenduta dago. Zehazki, Energiaren Euskal Erakundeak aitortutako monitore izateko prestakuntza nahi dutenentzat pentsatuta dago jardunaldi hau.

  • Data: 2015/03/08
  • Tokia: Bilbo
  • Ikastaroaren iraupena: 4 ordu
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
  • Beharrezkoa da bizikleta eramatea
  • Lekuak mugatuak dira, eta izena emateko harremanetan jarri honako helbide elektroniko honen bidez: transporte@eve.es
  • Prezioa: Doan

GIPUZKOAKO ALDUNDIAK 250.000 EURO BIDERATUKO DIZKIE UDALEI BIDEGORRIAK EGIN DITZATEN

Udalen proiektu bakoitzak gehienez ere 55.000 euro jaso ahal izango ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko bizikleta foru sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotzea nahi du, eta horretarako, aurten, bigarren urtez, udalentzako diru laguntza atera du. Diru laguntza horien helburua udalei bidegorriak egin ditzaten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 eurotako diru laguntzak bideratuko dizkiei udalei. Udalek diru laguntzak jaso ahal izateko eskaerak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Udalek aurkeztutako eskaerak baloratzeko honako irizpideak hartuko ditu kontuan Aldundiak:

  • Baloratuko da bai obrak egitea eta baita proiektuen idazketa ere.
  • Ekintzaren interesa baloratuko da mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik eta horretarako bi irizpide hartuko dira kontuan: batetik, jadanik eraikitako bidegorrien arteko lotura bermatzen duten bidegorriak eta, bestetik, eraikin edo zerbitzu publikoetara (eskolak, ospitaleak, merkatuak, liburutegiak….) eta auzuneetara iristea bermatzen duten bidegorriak.
  • Udaleko Iraunkortasun Plan Estrategikoan dauden bidegorriak.
  • Bizikletaren erabilera sustatzeko ekintzak garatuko dituzten udalek.
  • Bereziki emakumeen artean bizikletaren erabilera bultzatzeko ekintzak aurreikusi dituzten eskaerak.
  • Bidegorrien ibilbidea diseinatzeko orduan emakumeen beharrak eta berezitasunak kontuan izango dituzten eskaerak.

Diru laguntzak banatzerako orduan, Aldundiak udalak garatuko duen ekintzaren portzentaje bat lagunduko du, betiere %75eko eta 55.000€ko muga kontuan hartuta. Diru laguntzak lehentasun hurrenkerari jarraituz emango ditu,  ezarritako guztizko zenbatekoa agortu arte. Ekintzak 2015ean zehar egin beharko dituzte udalek.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak (Prentsa bulego digitala)

BIZIKLETENTZAKO BIDEAK MARGOTUKO DITU UDALAK HERRIGUNEKO HAINBAT KALEETAN

Kale Zaharrean bezala marra gorriz margotuko dituzte bizikleta bideak; norabide bakarreko kaleetan bidearen erdian eta norabide bikoetan erreil bakoitzaren erdian. Santa Marina Plaza, Bakardadeko Ama, Portu Kale, Euskadi etorbidea, Aita Madina, Lizaur, Bidebarrieta, Arantzazuko Ama, Auzabarri, Ultzegin eta Ramon irizar kaleetan marraztuko da errail gorria, eguraldiak horretarako aukera ematen duenean.

Orain marraztuko diren bizikleta-bide hauek mistoak izango dira; hau da, motordun ibilgailuekin partekatu beharrekoak. Gogoratu, herri barruko kale hauetan 30 km/o. dela gehienezko abidura muga.

Ekimena, Udaleko Hiri Mugikortasun Planean jasota dago eta helburua, Oñatin gaur egun dauden bidegorriak lotu eta bizikleta-bideen sarea osatzea da.

 

Aretxabaletako Mugikortasun Planaren Garapena

Basabeazpi ikastolan hasi eta Geltoki Plaza pasa, Santakurtz kaletik segi eta Kurtzebarri eskolaren iparraldean dagoen egungo hiriarteko bidegorriraino iritsiko den eta harekin bat egingo duen Bidegorri hiritarraren zatiaren diseinua eta trazaketa.

Proiektuak bi zati izango ditu, A eta B. A zatiak (Kurtzebarri Eskolaren parean) 300 metroko luzera dauka eta B zatiak (Geltoki Plazan) 160 metrokoa. Lehen fasean B zatia egingo da eta ondoren A zatia.

Bi zatien aurrekontua, BEZa barne ondorengoa da:

B zatia.- 346.278,76 €
A zatia.-  648.894,79 €

Desarrollo del Plan de Movilidad de Aretxabaleta.
 
Diseño y trazado de un tramo de bidegorri urbano, que abarca desde la Ikastola Basabeazpi, Geltoki Plaza, siguiendo a través de Santakurtz kalea, hasta enlazar con el actual bidegorri interurbano, existente al norte de Kurtzeberri Eskola.    
 
El proyecto se divide en dos tramos A y B, el tramo A ( Frente de Kurtzeberri) tiene una longitud de 300 mts y el tramo B ( Geltoki Plaza) de 160 mts. En una primera fase se ejecutará el tramo B y posteriormente el A.
 
Los presupuesto totales IVA inc de ambos tramos son:

Tramo B .- 346.278,76 €
Tramo A.-  648.894,79 €

Argi-jokoen zozketa

Aitor Urbieta, Onintze Guridi eta Aitor Zabalak bizikletan jartzeko argi-joko bana irabazi dute, Lanera bizikletan ekimenean izena emandakoen artean egindako zozketan. Hirurak lanera bizikletan doaz eta ekimenari beraien atxekimendua azaldu diote. Zorionak lanera oinez edo bizikletan joateko aukera duzuen guztioi!

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita egongo da asteazken eta ostegunean

Ordutegi horretatik kanpo bidegorria erabili ahal izango da

Urretxu erta Azkoitia arteko bidegorrian sastraka kentzeko eta garbitzeko lanak egin behar dira, eta horregatik, galtzada hori itxi egingo da abenduaren 17an (asteazkena) eta abenduaren 18an (osteguna), 08:00etatik 17:30era. Ordutegi horretatik kanpo bidegorria irekiko da zirkulazioarentzat. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko da.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Lanera bizikletan ekimenak lehenengo bizikleta-boluntarioen sarea abian jarri du

Debagoieneko eskualdean abian jarri da, lehenengo aldiz, bizikletaren erabilpena sustatzeko boluntarioen sarea, Lanera bizikletan ekimenaren barne. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako, Arrasateko, Eskoriatzako eta Oñatiko udalek lanerako joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatzeko ekimenari urrian hasiera eman zioten eta ildo honetan, bizikleta erabiltzen duten pertsonen kopura handitu nahi da. Beraz, garraiobide eroso, ekologiko, osasungarri eta azkar hau bultzatzeko heburuarekin, boluntarioen sarea osatzeko erronka dute antolatzaileek. Honekin lotuta, urritik hona osatzen ari den babes sarean, jadanik 100 lagun inguruk izena eman dute. Oraingoan urrats bat aurrera egin nahi da eta boluntarioen sarea eta erabiltzaile potentzialak ezagutu nahi dira, batzuk besteei laguntzeko.


Jakina da ohiturak aldatzea zaila dela. Gainera, sarritan, bizikleta hartzerakoan hamaika galdera sortzen dira: bizikleta nola prestatu, araudia, segurtasun neurriak, eraman beharreko ekipamendua edo arropa, argiak, zein bide hartu lantokira joateko… Sortzen diren zalantza guztiak, Lanera bizikletan ekimenaren boluntarioek era atseginez argituko dituzte.


Bizikletan lantokira joan nahi al duzu eta ez dakizu nola? Jarri harremanetan: www.lanerabizikletan.eus weblogan sartuz;lanerabizikletan@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 900.102.716 doako telefonora deituz

Gaur Aretxabaletako bidegorria berritzeko lanei buruzko bilera

Gaur, abenduaren 15a, arratsaldeko 18.30tan Aretxabaletako Arkupen bidegorria zaharberritzeko Udalak aurreikusitako proiektuaren inguruko bilera egingo du. Bertan, Ana Bolinaga, Jose Mari Segovia –Hirigintza teknikaria- eta Ainara Iraeta –Parte-hartze teknikaria- izango dira, besteak beste. Bilera honetan, zaharberritze lanak, ezaugarriak, epeak eta aurrekontuak aurkeztuko dira eta biztanlegoaren zalantzak argituko dira. Ondoren, zuen ekarpenak jasotzeko epea irekiko da abenduaren 31a arte.

Arrasate eta Oñati arteko bidegorria itxita egongo da bihar 8:00etatik 18:00etara

Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak

Sastrakak kentzeko eta garbiketa lanak egiteko itxiko da
Arrasate eta Oñati arteko bidegorrian, bai Elorregi-Arrasate bai Elorregi-Oñati tarteetan. sastrakak kendu eta garbiketa lanak egin behar direnez, bidegorria itxi egingo da abenduaren 12an (ostirala), 8:00etatik 18:00etara. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko da

Bizikleta elektrikoak erosteko diru-laguntzak

Bizikleta elektrikoen erabilera areagotzen ari da azken aldi honetan eta lanera joateko aukera paregabea bihurtu da. Distantzia handiagoak egin daitezke esfortzu gutxiago eginez, batez ere lantokira iristeko aldapan gora egin behar bada!


Ba al dakizue diru-laguntzak daudela honelako bizikletak erosteko?


EEE/EVE (Energiaren Euskal Erakundea): 2014-11-15ean itxi zen urte honetarako diru-laguntza deialdia. 2015ean deialdia berrituko da baina agian 2015eko maiatza izan daiteke kaleratzen denerako. Dena den, urtarriletik ordu-arte egiten diren erosketetan atzeraeraginezko izaera izango du. Faktura aurkeztuz gero, diru-laguntza emango da: gastuaren %20a arte, gehienez 300 € izan daitezkeelarik. Eskaera erosleak bideratu behar du faktura aurkeztuz.

PIMA aire (“Plan de Impulso al Medio Ambiente”): Espainiako gobernuak martxan jarritako plana ibilgailu hibrido eta elektrikoen erosketa sustatzeko (furgonetak, autoak, motoak eta bizikletak). Bizikleten kasuan, diru-laguntza 200 € takoa da. Eskaera egiteko epea, martxan jartzen denetik (2014ko abenduaren 1a), horretarako dagoen dirua agortu arte izango da. Oraingoan 4. plana jarri berria da martxan. Eskaera hau denden bidez bideratu behar da, baina askotan dendetan ez dute izaten honen berririk.

Gehiago jakiteko: Real Decreto 989/2014, de 28 de noviembre, por el que se regula la concesión directa de ayudas del Plan de Impulso al Medio Ambiente “PIMA Aire 4″ para la adquisición de vehículos comerciales, vehículos de gas y bicicletas de pedaleo asistido por motor eléctrico.

Ohar garrantzitsua: Biak eska daitezke!

Etxaluze-Musakola: Arrasateko Udalak bizikleta mahaiaren proposamena onartu du

“ETXALUZE-MUSAKOLA BIDEGORRIA EGITEKO PROIEKTUA” idazteko prozeduran, lan horien esleitua izan den “BIDEIN S.L.”  enpresak joan zen irailean proiektuaren Aukeren Azterketa izeneko dokumentua aurkeztu zuen.

Planteatutako aukerak erakusgai izan dira Kulturaten, irailaren 22tik 26raino, eta baita Udalaren web orrian ere. Horretaz gain, inkesta bat prestatu zen jendeak bete zezan, zuzenean Kulturateko erakusketan edo interneten bidez. Bi era horien bitartez jasotako inkesten emaitzak batu eta gero, zati bakoitzean gehiengoak lehenetsi dituen aukerak lotuz, oinarrizko planoa eratu zen, abiapuntutzat hartuz, bizikletaren mahaian aztertua izan zedin.

Bizikleta mahai hori joan den urriaren 29an osatu zen, lehenengo bilera eginez. Hurrengoa azaroaren 5ean izan zen.

BIZIKLETA MAHAIAREN PROPOSAMENA

Mahai horrek, adostasun handi batekin, bere proposamena egin du, plano batean jaso dena. Bertan ikusi daitekeena da tarte guztietan trazadura zehatz bat proposatzen dela, 4. tartean izan ezik, non mahaiak 3 aukera planteatu dituen.

Proposamen bateratu hori lortzeko bidean, bi irizpide nagusi adostu ditu mahaiak:

  1. 30-40 km/h bideei buruzkoa:
  • 30 km/h  abiadurako errepide denean, ahal den guztietan, bizikletentzako segurtasuna bermatzen bada, errepidean partekatuko da bidea autoekin.
  • 40 Km/h abiadurako errepidea denean, bizikletentzako bide bereiztua izango da (beti ere, egoerak, bideak eta espazioak horrela egitea usten badu).
  1. Bizikleta bideak egiteko, ez zaio oinezkoari tokia kenduko.

Espaloi zabal batek denontzako tokia uzten duenean bertan bidegorria egin daiteke. Baina ezingo da inoiz espaloia kendu eta oinezkoak espaloi gabe utzi bizikleta bide bat sartzeko, adibidez Gipuzkoa etorbidean proposatzen zena.


Bestalde, obren exekuzioaren inguruan, mahaiaren proposamena da obra osoa ahalik eta lasterren eta aldi berean egitea. Edozelan ere, faseetan eginez gero, obrak bi zatitan egin beharko lirateke:

  1. Maala-Musakola
  2. Kontzeziño-Maala
— 20 Elementu orri bakoitzeko
1 - 20 erakusten 40 emaitzetatik.