Lanera Bizikletan

Atzealdea

Abian da Bergara eta Elorregi arteko bidegorria

Urtea amaitu aurretik Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareak bidegorrien zati berria izango du, Bergara Elorregiko auzoarekin elkartuko duena. Bergarako Ibarra kale amaieran hasi eta Tavesa enpresaren lursailen mugaraino iritsiko da. 2,6 kilometroko luzera izango du eta lau metroko zabalera. Oinezko eta bizikletentzako bidegorri zati hau bukatutakoan, San Prudentziotik Oñatira eta Arrasatera doazen bidegorriekin lotura egiteko, 500 metroko zatia baino ez da faltako. Bidegorriaren zatirik handiena Maltzaga eta Gasteiz arteko trenbide zaharraren trazatuan egingo da.

Bidegorri hau egiteko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 876.184 euro (183.998 euroko BEZa gehituta) da eta behin esleitu ondoren, lanak egiteko epea lau hilabetetakoa izango da. Beraz, ongi bidean, lanak urte amaieran bukatuko dira. Aldundiak hasierako proiektua berrikusi  du eta ondorioz, bidegorriaren kostua ia erdira jaistea lortu du, hasierako proiektuaren aurrekontua bi milioi eurotakoa baitzen. Gipuzkoako Foru Aldundia esfortzu handia egiten ari da proiektuak berraztertzeko eta, funtzio berak mantenduz, proiektu askoz ere xume eta egingarriagoak bultzatzen, eta bidegorri hau da horietako bat.

Oharrak
Trackback URLa:

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.