Lanera Bizikletan

Atzealdea

BIZIZ BIZI ELKARTEAK 30DEB NAZIOARTEKO KANPAINA BILBORA DAKAR

30 EGUNEAN BIZIKLETAZ hirian bizikleta erabiltzeko herri ekimena da.

Ideia hori Minneapolisen sortu zen 2010ean. Ekimena apirileko 30 egunean bizikleta erabiltzeko konpromiso pertsonala da, 30DaysOfBiking helbidean dohainik izena emanda. Sare sozialetan lorpenen berri emateak, lagunak egiteak eta bizipenak partekatzeak politago bihurtzen du. Kanpainaren xehetasunen eta antolatuko diren jarduera nagusien berri azaltzeko, martxoaren 26an prentsaurrekoa emango dute.

Parte hartzea bultzatzeko, Biziz Bizitik apirilean zehar egiteko hainbat jarduera antolatu dituzte, jendeak bizikleta hartzeko aitzakia izan dezan: bideo-forumak, txangoak, bizikletarako ibilbideak, hitzaldiak, mekanika-tailerrak, lehiaketak eta bizikletaz ibiltzeko ikastaroak, besteak beste. Gainera, kanpainaren bukaera-jaia ospatuko da apirilaren 23an, Hika Ateneoan elkartean: sari banaketak, argazki erakusketak, argazki-erakusketak eta kontzertuak egongo dira. Horrez gain, hainbat bizikleta-denden laguntza izango dute ere, parte hartzaileei deskontuak egingo dizkietelarik.

Ekimena sare sozialetan zabalduko dute #30DEBBilbao hagstag-aren bidez, Biziz Biziko webgunean eta ekimenaren webgune ofizialean.

Oharrak
Trackback URLa:

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.