Gaur, abenduaren 15a, arratsaldeko 18.30tan Aretxabaletako Arkupen bidegorria zaharberritzeko Udalak aurreikusitako proiektuaren inguruko bilera egingo du. Bertan, Ana Bolinaga, Jose Mari Segovia –Hirigintza teknikaria- eta Ainara Iraeta –Parte-hartze teknikaria- izango dira, besteak beste. Bilera honetan, zaharberritze lanak, ezaugarriak, epeak eta aurrekontuak aurkeztuko dira eta biztanlegoaren zalantzak argituko dira. Ondoren, zuen ekarpenak jasotzeko epea irekiko da abenduaren 31a arte.
