Lanera Bizikletan

Atzealdea

GIPUZKOAKO ALDUNDIAK 250.000 EURO BIDERATUKO DIZKIE UDALEI BIDEGORRIAK EGIN DITZATEN

Udalen proiektu bakoitzak gehienez ere 55.000 euro jaso ahal izango ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko bizikleta foru sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotzea nahi du, eta horretarako, aurten, bigarren urtez, udalentzako diru laguntza atera du. Diru laguntza horien helburua udalei bidegorriak egin ditzaten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 eurotako diru laguntzak bideratuko dizkiei udalei. Udalek diru laguntzak jaso ahal izateko eskaerak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Udalek aurkeztutako eskaerak baloratzeko honako irizpideak hartuko ditu kontuan Aldundiak:

  • Baloratuko da bai obrak egitea eta baita proiektuen idazketa ere.
  • Ekintzaren interesa baloratuko da mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik eta horretarako bi irizpide hartuko dira kontuan: batetik, jadanik eraikitako bidegorrien arteko lotura bermatzen duten bidegorriak eta, bestetik, eraikin edo zerbitzu publikoetara (eskolak, ospitaleak, merkatuak, liburutegiak….) eta auzuneetara iristea bermatzen duten bidegorriak.
  • Udaleko Iraunkortasun Plan Estrategikoan dauden bidegorriak.
  • Bizikletaren erabilera sustatzeko ekintzak garatuko dituzten udalek.
  • Bereziki emakumeen artean bizikletaren erabilera bultzatzeko ekintzak aurreikusi dituzten eskaerak.
  • Bidegorrien ibilbidea diseinatzeko orduan emakumeen beharrak eta berezitasunak kontuan izango dituzten eskaerak.

Diru laguntzak banatzerako orduan, Aldundiak udalak garatuko duen ekintzaren portzentaje bat lagunduko du, betiere %75eko eta 55.000€ko muga kontuan hartuta. Diru laguntzak lehentasun hurrenkerari jarraituz emango ditu,  ezarritako guztizko zenbatekoa agortu arte. Ekintzak 2015ean zehar egin beharko dituzte udalek.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak (Prentsa bulego digitala)

Oharrak
Trackback URLa:

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.