Lanera Bizikletan

Atzealdea

GIPUZKOAKO BIZIKLETAREN ESTRATEGIA 2014-2022 AURKEZTEKO JARDUNALDIA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK BIZIKLETAREN ESTRATEGIA AURKEZTUKO DU DONOSTIAN

Apirilaren 20an, Kirol Etxean

Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta mugikortasunerako estrategia integral bat prestatzeko prozesua garatu du 2014. urtean zehar. Egoeraren gaineko diagnosia egin da eta erakundeekin, elkarteekin, enpresekin, unibertsitatekin eta abarrekin bilerak egin ondoren, guztien ekarpenak bildu dira, Prozesuaren helburu nagusia izan da esparru horretan jarraitu beharreko bideak definitzea eta datozen 8 urteetan bultzatu beharreko politika eta jarduera-ildoen multzoa zehaztea.

Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak 2015ko martxoan Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia 2014-2022 behin betikoz onartu zen. Aldundiak, jardunaldi bat antolatu du bizikletaren estrategia aurkezteko eta eztabaidatzeko.

Izen ematea doakoa da, baina parte hartzaileen kopurua mugatua denez, apirilak 13a baino lehen izena eman behar da mezu elektroniko baten bitartez: bizikleta@gipuzkoa.eus

Oharrak
Trackback URLa:

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.