Lanera Bizikletan

Atzealdea

Lanera bizikletan ekimenak lehenengo bizikleta-boluntarioen sarea abian jarri du

Debagoieneko eskualdean abian jarri da, lehenengo aldiz, bizikletaren erabilpena sustatzeko boluntarioen sarea, Lanera bizikletan ekimenaren barne. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aretxabaletako, Arrasateko, Eskoriatzako eta Oñatiko udalek lanerako joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatzeko ekimenari urrian hasiera eman zioten eta ildo honetan, bizikleta erabiltzen duten pertsonen kopura handitu nahi da. Beraz, garraiobide eroso, ekologiko, osasungarri eta azkar hau bultzatzeko heburuarekin, boluntarioen sarea osatzeko erronka dute antolatzaileek. Honekin lotuta, urritik hona osatzen ari den babes sarean, jadanik 100 lagun inguruk izena eman dute. Oraingoan urrats bat aurrera egin nahi da eta boluntarioen sarea eta erabiltzaile potentzialak ezagutu nahi dira, batzuk besteei laguntzeko.


Jakina da ohiturak aldatzea zaila dela. Gainera, sarritan, bizikleta hartzerakoan hamaika galdera sortzen dira: bizikleta nola prestatu, araudia, segurtasun neurriak, eraman beharreko ekipamendua edo arropa, argiak, zein bide hartu lantokira joateko… Sortzen diren zalantza guztiak, Lanera bizikletan ekimenaren boluntarioek era atseginez argituko dituzte.


Bizikletan lantokira joan nahi al duzu eta ez dakizu nola? Jarri harremanetan: www.lanerabizikletan.eus weblogan sartuz;lanerabizikletan@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 900.102.716 doako telefonora deituz

Oharrak
Trackback URLa:

Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.