Lanera Bizikletan

Abian da Bergara eta Elorregi arteko bidegorria

Urtea amaitu aurretik Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareak bidegorrien zati berria izango du, Bergara Elorregiko auzoarekin elkartuko duena. Bergarako Ibarra kale amaieran hasi eta Tavesa enpresaren lursailen mugaraino iritsiko da. 2,6 kilometroko luzera izango du eta lau metroko zabalera. Oinezko eta bizikletentzako bidegorri zati hau bukatutakoan, San Prudentziotik Oñatira eta Arrasatera doazen bidegorriekin lotura egiteko, 500 metroko zatia baino ez da faltako. Bidegorriaren zatirik handiena Maltzaga eta Gasteiz arteko trenbide zaharraren trazatuan egingo da.

Bidegorri hau egiteko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 876.184 euro (183.998 euroko BEZa gehituta) da eta behin esleitu ondoren, lanak egiteko epea lau hilabetetakoa izango da. Beraz, ongi bidean, lanak urte amaieran bukatuko dira. Aldundiak hasierako proiektua berrikusi  du eta ondorioz, bidegorriaren kostua ia erdira jaistea lortu du, hasierako proiektuaren aurrekontua bi milioi eurotakoa baitzen. Gipuzkoako Foru Aldundia esfortzu handia egiten ari da proiektuak berraztertzeko eta, funtzio berak mantenduz, proiektu askoz ere xume eta egingarriagoak bultzatzen, eta bidegorri hau da horietako bat.

Debagoienean bizikleta-mugikortasun arloan banatutako dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldunditik argitaratu dituzte 2014an Debagoieneko eskualdean Mugikortasun eta Garraio arlotik banatu dituzten dirulaguntzak.

  • Aretxabaletan, herri-bidegorriaren proiekturako 7.920 €
  • Arrasaten, Anboto kaleko bidegorria eraikitzeko eta osatzeko 7.020 € eta BIRzikleta merkatua eta bidegorria sustatzeko bizikleta birarako 1.952 €
  • Eskoriatzan, bizikletaren eralbilpena sustatu eta garatzeko 572 €
  • Oñatin, bizikleta sustatzeko planerako 1.060 €

Guztira, 18.524 € bideratu dira eskualdean bizikletaren erabilpena areagotzeko, sentsibilizazioa sustatzeko eta biztanlegoari bizikletan ibiltzeko ohitura sortu eta errazteko.

Bizikleta aparkalekuak iritsi dira lantokietara

Lantokietara bizikletaz  joateko ohitura sustatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko lantokietan bizikletan aparkalekuak doan eskuratzeko programa aurrera doa. Eskaerak jaso ondoren, aparkalekuak osatzeko elementuak banatu dira eta eskatutako enpresetan egokitutako lekuetan kokatzeko garaia iritsi da. Horietako batzuetan jada, jarrita ikus daitezke. Bete ditzagun bizikletez!

Guztira 15 aparkaleku modulu berri kokatu dira eskualdeko hainbat lantokietan: Eskoriatza-Aretxabaletako Arizmendi ikastolak bi eskatu ditu, Arrasateko institutuak beste bi, Oñatiko Chinchurreta S.A. eta Stadler S.A. bana, Fagor Arrasate S. Coop. bi eta Fagor Industrial S. Coop bat eta amaitzeko, Ulma Packaging S. Coop. eta Ulma Packaging Technological Center S. Coop. en artean sei modulu. Aparkalekuak alderantziko U formakoak dira eta gehienak teilatupeko egitura baten barruan daude.

 

Norvegiako Gobernuko talde bat gure bidegorri sarea ezagutzera etorri da

Gipuzkoako bidegorri sareak Norvegiako Gobernuaren interesa piztu du eta urriaren amaieran talde bat Debagoienean izan zen gure bidegorriak ikusi eta ibilbidea egiteko, arreta berezia tuneletan jarriz. Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten eta Oñatin izan ziren Foru Aldundikoekin batera.

Izan ere, Norvegiako kostaldean zehar errepide nazional bat egin behar dute eta oinezkoentzako eta bizikletentzako ere bidea egiteko asmoa erakutsi dute. Gurean trenbide zaharraren bideak erabili direla azpimarratu eta eurek horrenbeste trenbide zahar ez izan arren, ideiak hartu dituzte.

Un grupo del Gobierno de Noruega ha estado conociendo las vías ciclistas de Gipuzkoa

Una delegación noruega del ámbito de la bicicleta ha estado en Gipuzkoa con el objetivo de conocer la red de vías ciclistas de Gipuzkoa así como la política ciclista que se desarrolla en nuestro territorio. La responsable de la delegación noruega es Marit Espeland, coordinadora del área de la bicicleta en Noruega y de la asociación EuroVelo de Noruega. Se ha desplazado al Alto Deba para conocer la red ciclista que une los municipios de Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate y Oñati, realizando el recorrido en bicicleta. Han mostrado especial interes por los túneles y el uso que se da a las antiguas vías de tren.

Bizikletaren aldeko udal-esperientziak Gipuzkoan

Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak honako jardunaldi hauek antolatu dituzte esparru ezberdinetan bizikletaren erabilera sustatzeko Gipuzkoako hainbat udalerritan izandako esperientziak aurkezteko, ezagutzera emateko eta euren inguruan hausnartzeko. Jardunaldiak Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean izango dira abenduaren 4 eta 11n.


Bizikleta bidezko mugikortasunaren esparruan Gipuzkoako udalerriek duten interesa eta inplikazioa geroz eta handiagoa da, pizten ari den lan-ildo bilakatuz. Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia 2014-2022 txostena egitean argi gelditu den zerbait da hori, eta estuki erlazionatua dago gure lurraldean bizikletaren erabilerak izan duen gorakadarekin, herritarren aldarrikapenekin, bai eta gai horretan erakundeek duten sentsibilitate handiagoarekin ere.

Argi denez, bizikletaren presentzia udal-agendetan ez da homogeneoa, hainbat faktorerengatik garapen maila ezberdinak izanik. Era berean, kontuan izan beharreko gaien inguruko ezaguera eta esperientzia maila ezberdina da udalerri bakoitzean. Horregatik egoki jo da, mugikortasun jasangarriaren testuinguruan bizikletaren erabilera sustatuko lituzketen politikei eusteko oinarri teorikoetan sakontzeko jardunaldi hauek antolatzea.

Jardunaldi hauek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak antolatuta, langilego teknikoari eta udal arduradunei zuzenduta daude, eta honako helburuak ditu:

  • Bizikleta bidezko mugikortasunaren esparruan aktuazio publikoak zehaztu beharko lituzkeen oinarri teorikoak aurkeztu.
  • Bizikleta bidezko mugikortasuna jokaera-ardatz izan dituzten udal esperientzia eta egitasmoak erakutsi.
  • Udalerrietan bizikleta bidezko mugikortasuna planifikatzeko eta ezartzeko kontuan hartu beharreko hainbat ezaugarri partekatu eta aztertu.
  • Eginiko hausnarketetatik abiatuta, aipaturiko gaiak landu, adibide praktikoak barneratu eta bizikleta bidezko mugikortasunean sakontzeko erreferentziak eskainiko dituen oinarrizko gidaliburu bat burutu eta argitaratu.

Eguraldi txarra hasten denean…

Bizikleta etxean ez uzteko aholkuak

Busti gabe ibiltzeko:

  • Barrutik, erabili arropa transpiragarria eta ez ezazu jantzi arropa gehiegi, pedalei eraginez izerditu egingo baitzara.
  • Kanpotik, zira txanodunak euritik ongi babestuko zaitu. Badira kapa bereziak ere bizikletan ibiltzeko egokitua; gerrian eta eskumuturretan modu erosoan lotzen dira eta aireztapena ziurtatua dute.
  • Babestu begiak zipriztinetatik.
  • Erabili oinetako iragazgaitzak edo neoprenozko babesak.
  • Babestu eskuak neoprenozko eskularruekin.
  • Bizikletako lohi-babesleak garrantzitsuak dira bizkarra gutxiago bustitzeko.

Prestatu bizikleta:

  • Balaztak, gurpilak, katea, argiak… egoera onean mantendu eta tarteetan geratutako lohia garbitu.

Adi gidatu:

  • Argia piztuta eraman, hobeto ikusiko zaituzte.
  • Murriztu abiadura eta balaztatzean distantziak handitu.
  • Erne ibili zoruan egon daitezkeen metalezko gainazalekin edo margotutako marrekin (adibidez, zebra-bideak). Bustita, oso labainkorrak izaten dira.
  • Ez sartu putzuetan, sakonera handikoak izan daitezke eta oztopoak estali.
  • Kontu handiz biratu, bat-bateko balaztak saiheztuz.

Animatu!  Eman aukera bizikletari neguan ere.

Consejos para no dejar la bicicleta en casa cuando llueve

¡Protégete!

  • Utiliza ropa transpirable y no te abrigues demasiado; evita sudar en exceso.
  • Un chubasquero impermeable te protegerá de la lluvia. Existen capas especiales para andar en bici; se sujetan comodamente en la cintura y en las muñecas y aseguran una correcta aireación.
  • Proteje tus ojos de las salpicaduras.
  • Utiliza calzado impermeable o protectores de neopreno.
  • Protéjete las manos con guantes de neopreno.
  • Los guardabarros evitarán que te mojes demasiado la espalda.

¡Prepara tu bicicleta!

  •  Asegura el mantenimiento de frenos, cubiertas, cadena, luces… y limpia el barro que queda entre ellos.

¡Pedalea con atención!

  • Lleva las luces encendidas, te mantendrás más visible.
  • Reduce la velocidad y aumenta las distancias de frenado.
  • Evita las tapas metálicas o lineas pintadas del suelo (p. ej: pasos de cebra). Mojados son muy resbaladizos.
  • No te introduzcas en charcos, pueden ser profundos y ocultar posibles obstáculos.
  • Prevé los giros con antelación, evitando frenazos bruscos.

¡Anímate!  Las bicicletas son también para el invierno.

Oñatin, Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Arrasaten izan gara

Bilera informatzaileak eta parte-hartzaileak

Lanera bizikletan ekimenaren barne zenbait bilera informatzaile programatu ditugu urrian zehar Debagoiena eskualdeko bizilagunek kanpainaren berri izateko. Horrela ekimena hedabideen aurrean aurkeztu ondoren, urriaren 21ean Oñatin hasi ginen herritarrekin hizketan. Bilera hauetan Aldundiko Mugikortasuneko zuzendaria den Unai Erroitzenea eta herri bakoitzeko teknikariak eta zinegotziak izan dira herritarrekin mintzatzeko prest. Bertaratutako bizilagunek oso harrera ona izan dute eta oso parte-hartzaileak izan dira saio guztietan. Bere galderen eta eskaeren artean, lantegietan aparkaleku gehiago jartzearen beharra, bidegorrien egoera, tramo berriak, zalantzak eta iradokizunak plazaratu dituzte. Antolakuntzatik oso ondo baloratzen dugu Debagoienako biztanleek izan duten harrera.

Eskaerak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 14an amaituko da

Bizikleta erabiltzen duten elkarteei zuzendutako diru-laguntzak

BIZIKLETA GARRAIO MODU GISA ERABILTZEA SUSTATZEN DUTEN ELKARTEENTZAKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA ARGITARATU DU GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK

Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako laguntza programa bat martxan jarri du Aldundiak. Laguntza programa honek 15.000 euroko partida du eta aurten bertan banatzeko asmoa dago. Eskaerak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 14an amaituko da.

Eskaerak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 14an amaituko da.

 

Urriak 30, 18:30tan

Arrasateko Kulturaten, ekimenaren azken bilera

Bihar, arratsaldeko 6 t’erdietan, lanera bizikletan egitasmoaren inguruko bilera informatzaileen arteko laugarrena izango da, oraingoan Arrasaten. Animatu eta ezagutu zuzen zuzenean herriko mugikortasunaren inguruan dauden planak: aparkalekuak, bizikletan ibiltzeko laguntzak, bizikleta bide sarea, herri busa, peatonalizazio plana… Zure ekarpenak ongi etorriak izango dira!

Ez ahaztu! Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 6 t’erdietan.

Mañana, 30 de octubre, cuarta y última reunión informativa sobre la iniciativa lanera bizikletan, esta vez en Arrasate.


Acércate a la sala Jokin Zaitegi de Kulturate a las 18:30 y podrás conocer de primera mano todos los aspectos relacionados con la iniciativa, así como los proyectos existentes en el municipio respecto a la movilidad: planificación de la red de bicicletas, ayudas para desplazarse en bicicleta, aparcamientos, peatonalización… ¡Todas las aportaciones serán bienvenidas!

 

Mugikortasun iraunkorraren alde: Conbici sariak

Ba al zenekien urtero Europako Autorik Gabeko Eguna ospatzen dela?

Duela hilabete, irailaren 22an, ConBici koordinakundeak mugikortasun iraunkorraren alde lan nabarmena egiten duten erakundeak sartitzen ditu. Iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu zuen bizikletaren erabilera sustatzeagatik eta, orohar, mugikortasun iraunkorra bultzatzeagatik eta aurten Ciclosfera aldizkariarentzat izan da saria -hiriko txirrindularitzaren inguruko lehenengo aldizkaria (ciclosfera.com)-.

Aurreko urteetako saridunak:

2012: Green-Garcia familia

2011: Zaragozako Recicleta

2010: Christina Rosenvinge

2009: Kataluniako Gobernuko Trenbideak

2008: “Rufino Blanco” ikastetxe publikoa, Chamberi (Madril)

2007: Sevillako Udala

2006: Alfonso Sanz, hirigile

2005: Espainako Trenbideen Fundazioaren Bide Berdeak Programa

2004: Donostiako eta Kordobako Udalak

2003: Pedro Delgado, txirrindularia


Un premio a la movilidad sostenible: Conbici

Hace un mes se celebró el Día Europeo Sin Coche, el 22 de septiembre. Por estemotivo, la Coordinadora ConBici convoca cada año los Premios ConBici, que tienen por objeto el reconocimiento a la labor más destacada en pro de la movilidad sostenible. Los candidatos que pueden optar a este premio pueden ser personas, colectivos o entidades que se hayan distinguido por la promoción y/o defensa de la Movilidad Sostenible. En 2014, se ha concedido el XII Premio ConBici a Ciclosfera, la primera revista de ciclismo urbano (ciclosfera.com). Echando la vista atrás, hace un año, la entidad galardonada fue la Diputación Foral de Gipuzkoa, por el trabajo realizado para el fomento de la bicicleta y de la movilidad sostenible.

En años anteriores:

2012: La familia Green-Garcia

2011: Recicleta de Zaragoza

2010: Christina Rosenvinge

2009: Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya

2008: Colegio Público “Rufino Blanco”, del distrito de Chamberí (Madrid)

2007: Ayuntamiento de Sevilla

2006: Alfonso Sanz, urbanista

2005: Programa Vías Verdes de la Fundación de los Ferrocarriles Españoles

2004: Ayuntamiento Donostia-San Sebastian y Córdoba

2003: Pedro Delgado, ciclista

Gaur Aretxabaletan gaude, Kultur Etxean 19:00tan

Oraingoan, Aretxabaletako txanda iritsi da. Gaur, urriak 27, arratsaldeko zazpiretan Kultur Etxean, Lanera Bizikletan ekimenari buzuruzko xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango duzue. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun departamenduko zuzendaria den Unai Erroitzeneak eta Aretxabaletako alkateak, Ana Bolinagak, proiektuaren nondik norakoak azalduko dizkigute. Animatu!  Etor zaitez bilerara!

Hoy, dia 27 de octubre, bilera informativa de la iniciativa Lanera Bizikletan en Aretxabaleta. La cita es a las siete de la tarde en la Casa de Cultura. El director del departamento de Movilidad de la Diputación Foral de Gipuzkoa, Unai Erroitzenea y la alcaldesa de Aretxabaleta, Ana Bolinaga, presentarán el proyecto a todos los interesados. ¡Anímate y participa!

Gaur, urriak 23, Eskoriatzan informazio bilera

LANERA BIZIKLETAN ekimenaren inguruko xehetasunak emateko bilerak egiten ari dira herriz-herri. Asteartean Oñatin izan ondoren, gaur Eskoriatzara hurbilduko gara. Hitzordua, 18.30tan Ibarraundi museoa. Animatu! Herritar guztiei zuzendua izango da.

Comienzan las charlas informativas para dar a conocer todos los pormenores de la iniciativa LANERA BIZIKLETAN. Tras el estreno el pasado martes en Oñati, hoy nos acercamos a Eskoriatza a las 18.30 en el Museo Ibarraundi. ¡Anímate!

 

Bihar, urriak 21, Oñatin informazio bilera

LANERA BIZIKLETAN ekimenaren inguruko xehetasunak emateko bilerak egingo dira herriz-herri. Bihar, lehena izango da Oñatin. Hitzordua, 19:00tan udalbatzar aretoan. Animatu! Herritar guztiei zuzendua izango da. Aste honetan bertan, ostegunean, Eskoriatzan izango gara. Eta datorren astean, Aretxabaletan eta Arrasaten.

Comienzan las charlas informativas para dar a conocer todos los pormenores de la iniciativa LANERA BIZIKLETAN. Mañana, nuestra primera cita, en Oñati, a las 19:00 en el salón de plenos del ayuntamiento. ¡Animaos! Esta misma semana nos veremos el jueves en Eskoriatza, y la semana que viene, en Aretxabaleta y en Arrasate.

 

Lanera bizikletan ekimena martxan da Debagoienan, eredu osasungarria eta iraunkorra sustatzeko asmoz

“Lanera bizikletan” Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko Udalekin batera 2014ko azken hiru hilabeteetan zehar abian jarriko duten sentsibilizazio ekimena da. Ekintza honekin lanerako bidaiak edo joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatu nahi da.

Horretarako Debagoieneko eskualdean sentsibilizazio kanPrentsaurreko4 (2)paina hau abian jarri da gaurtik, abenduaren bukaera bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren eskutik esperientzia pilotu bat antolatu du Debagoieneko lau udalekin elkarlanean, etxetik lanera egiten diren joan-etorriak bizikletan edo oinez egitea sustatzeko.

Informazio bilerak

Udalerria Eguna Ordua Lekua
Oñati Urriak 21 19:00 Udalbatzar aretoa
Eskoriatza Urriak 23 18:30 Ibarraundi museoa
Aretxabaleta Urriak 27 19:00 Kultur Etxea
Arrasate Urriak 30 18:30  Kulturate (Jokin Zaitegi gela)

 

Gipuzkoako bizikletaren estrategiaren dokumentuak

GIPUZKOAKO BIZIKLETAREN ESTRATEGIAREN DOKUMENTUAK ESKURAGARRI

Gipuzkoako Bizikletaren Estrategiaren lantze prozesuak aurrera darrai. Honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikletaren erabilera areagotu nahi du, autoaren eta motorraren alternatiba gisa azalduz, eta horretarako hurrengo 8 urteetan finkatu beharreko helburuak eta jarduerak zehaztu nahi ditu. Orain arte egin diren bi dokumentuak eskuragarri dituzue hemen.

Gipuzkoako Bizikletaren Estrategiarenaurrerapen dokumentua eskuragarri jarri dugu hemen ekimen garrantzitsu hau zertan den jakin nahi duenarentzat. Inork horren gaineko ekarpenik egin nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali baino ez du egin behar bizikleta@gipuzkoa.net helbidera. Halaber, Aurrediagnostikoa izeneko dokumentua duzue eskuragarri.

Bizikletaren mantentze-lanak

Gure “bidaidearekin” leku, bide, ibilbide, bizikleta-errei, bidexka eta errepideetan zirkulatzeak materiala higatzea dakar berekin, eta hori kontuan hartu behar dugun alderdi bat da. Lehendabizi, garrantzitsua da bizikletaren fisonomia, bere osagarriak eta funtzionamendua ezagutzea, gero aldian behin mantentze-lanak egin ahal izateko; era horretan, bizikletaz ahalik eta gehien gozatu ahal izango baitugu eta arriskuak saihestu ahal izango baititugu, hala nola, zulatzearen ondorioz, nahikoa ez den balaztatzearen ondorioz edo martxak blokeatzearen ondorioz sortzen diren istripuak.

Oinarrizko mantentze-lanak burutzea funtsezko eginkizuna da, bizikleta erabili ahala konturatuko baitzara piezak ez direla hasieran bezain doiak, mekanismoa ez dela hain zehatza eta arriskutsu bihurtzen dela, eta horrek berekin ditu garaiz erreakzionatzeko arazoak, zerbait egin behar dugunean.

Iturria: Gipuzkoabizikletaz.eus

Consejos para circular en bici por ciudad

En numerosas ciudades  hay ya carril bici, una zona acondicionada para el tráfico de bicicletas, con señalización horizontal o vertical, y cuyo ancho permite el paso seguro de estos vehículos. Pero no siempre hay carriles destinados a ellos, o no cubren todo el recorrido que se desea hacer. Además, a los ciclistas les asaltan otras dudas como si, como conductores, les afecta la tasa de alcoholemia, pueden utilizar auriculares o circular por las aceras. Estas y otras cuestiones se resuelven a continuación, ya que se brindan algunos consejos para rodar en bici por ciudad disfrutando y, al mismo tiempo, ajustándose a la norma.

  1. No hay que olvidar nunca que las bicicletas son vehículos, por lo que los ciclistas tienen que circular por las vías reservadas para ellos y por la carretera, compartiendo el espacio con el resto de vehículos y no con el peatón.
  2. En la calzada, las bicis tienen que andar por el carril situado más a la derecha. Y, además, se debe circular por el centro de ese carril. Una bicicleta arrimada al borde de la carretera puede suponer que un coche invada su espacio. Además, también puede suceder que, al abrir la puerta de un automóvil aparcado, se tire al ciclista sin querer.
  3. En las zonas peatonales, como paseos, parques y sendas, se puede circular con la bici siempre que no esté prohibido y que no haya aglomeración. Si no, tendrá que circular a pie con su bicicleta.Por las aceras no se puede circular, salvo que.
  • La calzada no sea una vía pacificada (aquella en la que la velocidad permitida no puede exceder en ningún caso de 30 km/h).
  • No haya vía ciclista señalizada.
  • La intensidad del tráfico disuada de utilizar la carretera.
  • La acera disponga de cuatro metros de anchura total (y al menos tres estén libres de mobiliario urbano).No haya aglomeración de viandantes: debe haber un metro de distancia entre la bicicleta y los peatones y ser posible circular en línea recta más de cinco metros de manera continuada. En el caso de andar por aceras y zonas peatonales, se debe respetar la prioridad peatonal.
  1. También hay que conocer la prioridad de paso. Los ciclistas la tienen respecto a los vehículos de motor en las siguientes circunstancias:
  • Cuando circulen por un carril bici, paso para ciclistas o un arcén bien señalizados.
  • Cuando para entrar en otra vía el vehículo de motor gire a derecha o izquierda, en los supuestos permitidos, y haya un ciclista en sus proximidades.

Arrasate eta Oñati arteko bidegorriaren itxiera, ostirala arte

Arrasate eta Oñati arteko bidegorrian sastrakak kendu eta garbiketa lanak egin behar direnez, galtzada itxi egingo da. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko da datorren ostegunean (irailak 25) goizeko8:00etatik aurrera, ostiral arratsaldeko18:00ak arte (irailak 26).

 

Debagoieneko lantokietan bizikleten aparkalekua jartzeko laguntza

Bizikletak aparkatzeko moduluak doan emango ditu Foru Aldundiak, aipatutako Debagoieneko udalerrietako lantokietan jar daitezen. Jarduera nagusia edo laguntzailea garatzen duten lantokiek, edozein dela ere beraien forma juridikoa, pertsonek nahiz entitateek eska ditzakete laguntza hauek. Eskaera aurkezteko epea 2014ko irailaren 27an amaituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa bizikletaren erabilera sustatzea da Debagoieneko Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko udalerrietan kokatuta dauden lantokietarako joan-etorriak bizikleta bidez egin daitezen. Horretarako, bizikleten aparkalekuak doan ematea aurreikusten duen laguntza programa bat martxan jarri du.
Hautatutako Debagoieneko udalerriek ezaugarri berezi batzuk dituzte mugikortasunaren ikuspuntutik joan-etorri horiek sustatzeko: ekoizpen zentro eta lantegi ugariz osatutako jarduera ekonomiko handia; bizilekuen eta lantokien artean distantzia motz eta irisgarriak; eta elkarren artean lotura duten bidegorrien sare bat. Horretarako, bizikletak aparkatzeko elementuak edo moduluak (U alderantzikatuak eta teilatupekoak) doan emango ditu Foru Aldundiak, eskualdeko lanlekuetan jar daitezen.
Eskaerak aurkezteko epea  2014ko irailaren 27an amaituko da.

  • Aparkalekuak kokatzean emakumeen espezifikotasunak eta premiak aurreikusi eta kontuan hartu beharko dira.
  • Diru laguntza hauek eskatu ditzakete Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko udalerrietan jarduera nagusia edo laguntzailea garatzen duten lantokiek, edozein dela ere beraien forma juridikoa, pertsonek nahiz entitateek.
  • Onuradunek bizikletak aparkatzeko moduluak jarri beharko dituzte, lantokietan kokatutako lursailetan edo hurbilean dituen titulartasun publikoko lursailetan.
  • Bizikletak aparkatzeko moduluak bi motatakoak dira: U alderantzikatuak zortzi bizikletentzako lau burdin haga dituztenak eta teilatupekoak, hamar bizikletentzat edukiera dutenak.
  • Laguntzaren funtsa, Aldundiak aurrez erositako bizikletak aparkatzeko moduluak doan ematea da, laguntzen deialdi publikoa egin ondoren eskatu eta onuradun suertatzen diren erakunde eta enpresei beren lantokietan jar ditzaten.
  • Deialdi honen bidez doan ematea aurreikusten den aparkalekuen zenbatekoa gehienez 45 alekoa izango da (30 U alderantzikatu motakoak eta 15 teilatupekoak). Aurretikako erosketa horretarako nahikoa eta egokia den 35.000 euroko aurrekontu kreditua dago.

turria: Gipuzkoako Foru Aldundiko GipuzkoaBizikletaz.eus webgunea

— 20 Elementu orri bakoitzeko
21 - 40 erakusten 40 emaitzetatik.