Enpresei dagokienez:

  • Ingurumenarekiko konpromisoa indartzen du.
  • Langileen osasuna hobetzen laguntzen du.
  • Aparkamendu eta zirkulazio arazoak murrizten ditu.

Langileari dagokionez:

  • Bizikletan bidaiak azkarragoak dira.
  • Dirua aurrezten laguntzen du: erregaia, auto konponketak…
  • Osasungarria da oso: sistema inmunologikoa indartzen du, kolesterola murrizten du, giharrak indartzen ditu, kaloriak erretzen dira…
  • Atsegina da eta dibertigarria izan daiteke.
  • Merkea da.
  • Segurua da

     

Eta gainera ingurumena hobetzen laguntzen du, oinez edo bizikletan ibiltzean energia kontsumoa murrizten da eta ez dugu gas kutsagarririk edo zaratatik sortzen.


Datu bitxiak

  • Auto bakar batek hartzen duen galtzadaren espazion hamabi bizikleta ibil daitezke.
  • Aparkatutako auto batek aparkatutako 10 bizikleten leku behar du.
  • Etxetik lantokirako distantzia 2 km baino gutxiagokoa bada, oinez egin daitezke oso erraz; 20 bat minutu besterik ez dira behar.
  • Hiri barruan, autoz egiten diren bidaien % 50a 3 km baino laburragoak izaten dira eta %10a 500 metro baino laburragoak. Bizikletan erraz egin daitezke, 20 minutu besterik ez baitira behar 5-6 km egiteko.
  • Osasunaren Mundu Erakundearen OMEn, bizitza sedentarioak urtean 1,9 milioi pertsona garaia baino lehen hiltzea eragiten du. Astean bost egunez 30 minutuko intentsitate gutxiko ariketa saioa eginez (ibili, pedalei eragin, eskailerak igo),  bizitza sedentarioak eragiten dituen osasun arriskuei aurre egiten zaie.