Atzealdea

“European Cycle Logistics Conference 2015” Donostian.

Datorren Urriaren 15-17an European Cycle Logistics Conference 2015 nazioarteko topaketa ospatuko da Donostian.

Topaketa honetan bizikleta bidezko logistika eta “azken miliako” garraioaren inguruko gaiak landuko dira. Hirugarren topaketa da, lehena 2012an Cambridgen (Erresuma Batua) ospatu zelarik 60 pertsonen partehartzearekin eta bigarrena 2013an Nijmegen-en (Herbehereak), 200 pertsonen partehartzearekin.

Kongresua hiru egunetan zehar garatuko da, Urriaren 15ean hasi (osteguna), eta larunbata 17an bukatuko delarik. Lehen bi egunetan partehartzeak inglesez egingo dira, hirugarren egunean gaztelaniaz egingo direlarik. Partehartzaileentzat gaztelania, euskara eta inglesera itzulitako materialea eskeiniko da.

Egitaraua honoko loturan topatuko duzu. http://eclfconference2015.bike



comments powered by Disqus