Atzealdea

'LANERA BIZIKLETAN' EKIMENA MARTXAN DA DEBAGOIENAN, EREDU OSASUNGARRIA ETA IRAUNKORRA SUSTATZEKO ASMOZ

Lanerako bidaiak edo joan-etorriak oinez edo bizikletan egitea sustatu nahi da.


Lanera bizikletan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko Udalekin batera 2014ko azken hiru hilabeteetan zehar abian jarriko duten sentsibilizazio ekimena da. Zehazki, urritik abenduaren bukaera arte luzatuko da.


Gipuzkoako Foru Aldundiak Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren eskutik esperientzia pilotu bat antolatu du Debagoieneko lau udalekin elkarlanean, etxetik lanera egiten diren joan-etorriak bizikletan edo oinez egitea sustatzeko.

Helburuen artean honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Herritarrak kontzientziatzea hiri-mugikortasunean dauden arazoez, zehazki, lantokien inguruan sortzen direnez, eta mugitzeko eta lanera joateko modu iraunkorragoetara aldatzeko premiaz jabetu araztea.
  • Informazio argia eta zehatza ematea lantokira oinez edo bizikletan joateko dauden aukerez, bai azpiegitura bai baliabide mailan, automobila edo bestelako motordun ibilgailurik erabili gabe.
  • Bizikletan edo oinez desplazamenduak egitea pertsonalki probatzeko aukera ematea.

Herritarrak sentsibilizatzeko, herri bakoitzean informazio bilerak antolatu dira; informazio euskarriak, foiletoak eta kartelak ipiniko dira lantegietan eta herrietako hainbat establezimendutan; herritarrez osatutako erabiltzaileen sarea osatuko da; webloga www.lanerabizikletan.net eta sare sozialak bultzatuko dira; doako telefonoa 900.102716; prentsa bulegoa eta publizitate kanpaina abian jarri dira.
Erakunde antolatzaileetako ordezkariek ongi ezagutzen dituzte gure gizartean ibilgailu motordunen erabilera masiboak eragiten dituen kalteak, bai ingurumenean bai langileen osasunean zein segurtasunean, eta horiek arintzea du helburu ekimenak.

Bi datu nabarmen:

  • Hiri barruan, autoz egiten diren bidaien % 50a 3 km baino laburragoak izaten dira eta %10a 500 metro baino laburragoak. Bizikletan erraz egin daitezke, 20 minutu besterik ez baitira behar 5-6 km egiteko.
  • Osasunaren Mundu Erakundearen, OMEn arabera, bizitza sedentarioak urtean 1,9 milioi pertsona garaia baino lehen hiltzea eragiten du. Astean bost egunez 30 minutuko intentsitate gutxiko ariketa saioa eginez (ibili, pedalei eragin, eskailerak igo), bizitza sedentarioak eragiten dituen osasun arriskuei aurre egiten zaie.

Iturria: Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak



comments powered by Disqus