Atzealdea

ARRAKASTA BIRIBILA GURUTZE GORRIKO BOLUNTARIOEI ZUZENDUTAKO TRIZIKLO ETA BIZIKLETEN MEKANIKAREN INGURUKO FORMAKUNTZA SAIOETAN

 

                                                  

Gurpilartea Elkarteak, Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Foru Departamentuaren laguntzaz, Errenteriako Gurutze Gorriko bolondresei, triziklo eta bizikleten mekanikaren inguruko formakuntza saioak eskaini ditu. Hauen helburua, profesional horiek “Mugikortasun seguru eta osasungarrirako ohiturak” ekimena era seguruan aurrera eramateko oinarrizko ezagutzak barneratzea izan da. Programa horrek, Foru Departamentu beraren babesa jaso zuen, “Guztiok Mugituz” sariaren bitartez, Gipuzkoako gizarte osoak garraio publikoaren, mugikortasun jasangarri eta osasungarriaren eta irisgarritasun unibertsalaren alde egiten duten entitate, elkarte eta ekimenak omentzen dituenak hain zuzen ere.

 

Saioak urriaren 26 eta 27an Errenteriako Gurutze Gorriko egoitzan egin dira. 6 orduko iraupena izan dute eta bertan 10 pertsonek hartu dute parte. Ikastaroaren balorazioa egin eta gero, ziurtatu daiteke partaide guztiek triziklo eta bizikleten mantenua egiteko eta gauzatzen dituzten ekintzaren batean suertatutako matxura baten aurrean, hauei aurre egiteko konpetentziak garatu dituztela.


 

 

 

 

   

 



comments powered by Disqus