Atzealdea

BIRZIKLATU, BIZIKLETAK BIRZIKLATZEKO PROIEKTUA, IRUNERA IRITSI DA

  • Ander Iturri, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko zuzendari nagusia:  “Irungo Udalak lokal hori lagatzea mugikortasun jasangarriaren alde lan egiteko beti prest egon den herri baten erantzun konprometitua da”

 

  • Borja Olazabal, Irungo Udaleko Mugikortasuneko ordezkaria: "Proiektu hau ere hirian protagonista izatea nahi dugu, eta bizikleta bidezko mugikortasunean aurrera egiten jarraitzea, beti modu jasangarrian".

 

Donostia, 2021eko maiatzaren 21a.- Birziklatu proiektua aurrera doa. Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Mugikortasuneko zuzendari Ander Iturrik eta Irungo Udaleko Mugikortasuneko ordezkari Borja Olazabalek Irungo Udalak lagatako lokal batean Balazta elkarteak Irunen garatuko duen Birziklatu proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.

Larreaundi auzoan dagoen lokala udal lagapen bat da, "gure lurraldean Birziklatu proiektua sendotzeko beste urrats bat egitea ahalbidetzen duena eta iazko mugikortasunaren astean aurkeztu genuen ekimen honi balioa ematen diona", adierazi du Mugikortasuneko zuzendariak, eta proiektu horren ondorioz sortutako lankidetza sinergien aurrean ilusioa erakutsi du.  "Mugikortasuneko Departamentuan oso pozik gaude proiektu honek eskualde guztietan izan duen harrerarekin, eta birziklatzearekin eta bizikletarekin lan egiten duten elkarteen artean sortzen ari diren loturekin, Birziklatu proiektua erabat ezartzea lortzeko".

Irungo Udalak birziklatu proiektuarekin duen inplikazioa azpimarratu du Iturrik. "Lokal horren lagapena herri baten erantzun konprometitua da, beti egon baita prest mugikortasun jasangarriaren alde lan egiteko, bizikleten eta partekatutako erreien bizikleta sarearen sortuz; autobus elektrikoen linea jarrita…"    Ildo

 

 

horretan, Mugikortasuneko zuzendariak azaldu duenez, Birziklatu gauzatzeko lokalaren ad hoc lagapenarekin "Irun izango da proiektuaren buru eskualdean, eta bizikletak berreskuratzeko eta birziklatzeko jarduerei ekiteko aukera emango du; gainera, etorkizun hurbilean beste jarduera batzuk era antolatuko dira, hala nola bizikletaz  ibiltzen ikasteko ikastaroak edo mekanikari buruzkoak".

Irungo Udaleko Mugikortasuneko ordezkari Borja Olazabalek azaldu duenez, lokalaren lagapena (Larreaundiko eskolaurre zaharra, 144,63 m2) Tokiko Gobernu Batzarrak maiatzean hartutako erabakiaren bidez egin da. Aldi baterako lagapen bat da, eremu hori bihar-etzi garatzen den arte, "Balaztaren eskutik aprobetxatu nahi dugun aukera hau sortu da, proiektu hau ere Irunen protagonista izan dadin, bizikleta mugikortasuna eta kontsumo jasangarria uztartzen dituen ikuspegi interesgarri batetik, hau da, erabiltzen ez direlako edo arazoren bat dutelako erabiltezinak diren bizikletak berrerabili ahal izango dira".

Bestalde, Balazta elkarteko ordezkari Gorka Obesok lokal berriak ekimenak garatzeko emango dizkien aukerak nabarmendu ditu.  "Herritarrekin harreman zuzena izateko aukera emango digu, bizikletak birziklatzeko jarduerak eta bizikletaren erabilerarekin lotutako ekimenak abian jartzeko. Proiektu interesgarri eta gizartearekin eta ingurumenarekin konprometitu bati forma emateko ilusioa eta gogoa bermatzen digu".

Amaitzeko, Ander Iturri baikor agertu da proiektuaren martxa onaren aurrean, eta asmorik onenak opatu dizkio "Balazta elkarteari, ilusioz eta eskualdean bizikletarekin eta birziklatzearekin lotutako jardueren katalogoa zabaltzeko gogoz egin baitu bat proiektuarekin". Gogoan izan behar da Birziklatu proiektua 2020ko mugikortasun astean sortu zela, Gipuzkoan bertan behera utzitako edo erabiltzen ez diren bizikletak berreskuratzeko, berrerabiltzeko eta balioztatzeko sistema publiko-sozial bat ezartzeko asmoz.

 

 



comments powered by Disqus