Atzealdea

BIZIKLETA GARRAIOBIDE GISA ERABILTZEA SUSTATZEN DUTEN HIRU ELKARTEREN BESTE HORRENBESTE PROIEKTUK 13.000 EURO JASO DUTE

Irungo Mugan elkartea, Zarauzko Lizardi Institutuko Lizarge guraso elkartea eta Kalapie elkarteak izan dira onuradunak.

Gipuzkoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko hiru elkarteri 13.000 euroko diru laguntza eman die Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hain zuzen ere, Irungo ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuen Mugan elkarteak 5.400 euro jaso ditu Buyzikleta izeneko proiektuarengatik; Lizargek, Zarauzko Lizardi Institutuko Guraso elkarteak, 560 euro bizikleta tailer bat antolatzeagatik; eta Kalapie, Hiriko Txirrindularien Elkarteak, 7.000 euro Donostian eta Gipuzkoan mugikortasunaren alorrean eman diren aldaketen inguruko liburu bat eta bideo bat ekoizteagatik.

Diru laguntza hauek 2014 urteari dagozkio. Gipuzkoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako laguntza programa honek 15.000 euroko partida zeukan eta azkenean, 13.000 euro banatu ditu Aldundiak.

 



comments powered by Disqus