Atzealdea

Bizikletan ibiltzen irakasteko ikastaro bat antolatu dugu Eskoriatzan

Eskoriatzan, irailean (17, 19, 21 eta 24, 26 eta 26an), helduek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaro bat emango da. Eskoriatzako Udalarekin lankidetzan Aldundiko Mugikortasun departamentuak antolatutako ikastaroa da.

 

Joan den urtean, Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun departamentuak antolatuta, Errenterian eta Eibarren egin zen ikastaro hau, eta arrakasta handia izan zuen.

Helduentzako bizikleta ikastaro hauek, ezaugarri horiek betetzen dituzten lehenak Debagoienan, Eskoriatzako Udalaren lankidetza dute eta udal frontoian egingo dira.

Bertan, 6 saio emango dira, ordu eta erdikoa bakoitza, 5 - 10 pertsonak osatutako taldeentzat.

Izena emateko formulario bat bete behar da, udal kiroldegiko harreragunean eskatu ahal izango dena.

Ikastaro hau arrakasta izanez gero errepikatu egingo da, eta baita eskualdeko beste udalerri batzuetara eraman ere.



comments powered by Disqus