Atzealdea

BIZIKLETAREN ETA OINEZKOAREN ALDEKO ESPERIENTZIEN III. JARDUNALDIAK

BIZIKLETAREN ETA OINEZKOAREN ALDEKO ESPERIENTZIEN III. JARDUNALDIAK

Erronkak eta irakaskuntzak pandemiaren ondorengo mugikortasun jasangarri berriari begira

 

Donostia, 2021eko martxoaren 17a.- Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta Cristina Enea Fundazioak Bizikletaren eta oinezkoaren aldeko esperientzien III. jardunaldiak antolatuko dituzte martxoaren 29an (astelehena), pandemiaren ondorengo mugikortasun jasangarri berriaren alde egitera bideratutako hainbat udal-jarduketa aurkezteko.

 

Jardunaldiak Zoom online plataformaren bitartez garatuko dira eta euskararako aldibereko itzulpena eskainiko dute. Udaleko eta eskualdeko kidego tekniko eta kudeatzaileari eta mugikortasun aktibo jasangarrian inplikatutako eragile ekonomiko eta sozialei zuzenduta daude. Jardunaldietan parte hartzeko, izena aldez aurretik eman beharko da esteka honen bitartez.

 

Rafaela Romerok (Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia), Jaime Moreno García-Canok (Lehorreko Garraioko zuzendari nagusia. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioa) eta Marisol Garmendiak (Donostiako Udaleko Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzi ordezkaria eta Cristina Enea Fundazioko lehendakariordea) ongi etorria eman eta jardunaldiak ireki ondoren, programazioak ondoren xehatzen diren hiru gai multzoak jorratuko ditu, hainbat instituzio eta erakunderen mugikortasun jasangarriaren aldeko ekimenak, esperientziak eta gogoetak aurkeztuko dituztenak (kontsultatu programazio osoa erantsitako dokumentuan):

  • Egokitzapen klimatikorako erronkak eta zailtasunak eta lurralde-mugikortasun jasangarriagoaren aldeko apustua.
  • Denboran finkatzen diren kudeaketa publikoaren esperientzien aurkezpena.
  • Finantzaketa-iturriak.

 

Konfinamenduaren ondoren jarduerara itzultzeak agerian utzi du hiri-inguruneek muga handiak dituztela oinez edo bizikletaz segurtasunez ibiltzea bermatzeko; horrez gain, mugitzeko gainerako moduen kaltean automobila lehenesten duen mugikortasun-ereduak eragindako kutsadura-arazo ezagunak, bideetako istripu kopurua eta lurralde-, funtzio- eta hiri-sakabanatzea ere nabarmenak dira. Testuinguru horretan, arreta jasangarritasunean eta pertsonen beharretan jarri duten herritarren erakunde askoren ekintzak mugikortasunaren esparruan aldaketak gauzatzen lagundu du, egin dituzten proposamenei eta administrazio publikoekin lankidetzan jardun izanari esker.

 

Osasun-larrialdiko agertoki horretan, tokiko gobernuek beren politikak eta zerbitzuak birkonfiguratzera bideratutako ekimen ugari sustatu dituzte, joan-etorrietan segurtasuna bermatzeari begira. Esku-hartze horietako asko bizikletaz eta oinez ibiltzearen alde egitera zuzendu dituzte, mugitzeko modalitaterik higieniko eta osasungarrienak direla iritzi baitiote, pertsonen arteko kontaktu fisikoa neurri handienean murrizten duten aldi berean.

 

Horietako askotan borondate publikoa ikusten da, egoera koiuntural bati aurre egitetik haratago, hiri-eraldaketa gizatiarrago, osasungarriago, motorgabetuago eta deskarbonizatuago batera bideratutako egiturazko planteamenduarekin uztartzeko, eta, hortaz, egokitzapen klimatiko premiazko eta beharrezkoarekiko konpromisoa hartzeko.

 

«Bizikletaren eta oinezkoaren aldeko esperientzien jardunaldien» 3. edizio honetan Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren ordezkariak izango ditugu gure artean. Erakunde horrek erabaki du bizikletarantz bideratutako mugikortasun-politikak bultzatzea, mugikortasun seguru, jasangarri eta konektatuaren estrategia berri baten bitartez. Era berean, Bizikletaren aldeko Estatu Estrategiaren ezarpena gidatu eta koordinatzen du. Halaber, Suspertze eta Erresilientzia Funtsari esker, udalei mugikortasun jasangarriaren eta aktiboaren aldeko jarduketak bultzatzeko emango zaizkien aukerak nabarmenduko dituzte.

EGITARAUA JAITSI



comments powered by Disqus