Atzealdea

DBHko irakasleentzako bizikleta mugikortasunaren gaineko ikastaroen deialdia egin du Aldundiak

Izena emateko epea 2015eko martxoaren 27ra arte zabalik egongo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroon helburua irakasleak ikuspegi teoriko-praktikotik trebatzea da, ondoren euren ezagutzak ikasleen artean zabal ditzaten.

  • Ikastaroen helburua

    Ikastaroen helburua izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak ikuspegi teoriko-praktikotik trebatzea, haiek honako gaietan gauza izan daitezen:
    - DBHko ikasleak bizikletan segurtasunez ibiltzen irakasteko.
    - Bizikletaren mantentze-lanen gaineko oinarrizko aholkuak eskaintzeko.
    - Herri edo hirietan bizikletan modu seguruan ibili eta aparkatzeko aholkuak emateko.
    - Bizikletaren erabilera DBHko ikasleen artean sustatzeko, ikastetxera joateko
    edota eguneroko joan-etorrietarako.

  • Tokia

    Ikastaroak DBHko oraindik zehaztu gabe dauden Donostialdea eta Debagoieneko bi ikastetxetako instalazioetan izango dira.
    Toki zehatzak aldez aurretik jakinaraziko zaizkie onartutako lagunei.

  • Ikastaroen eskaintza

    Bi ikastaro egitea aurreikusten da hasiera batean. Ikastaro bakoitza egingo da baldin eta gutxienez 8 eskaera aurkezten badira.
    Ikastaro bakoitza 3 saiotan banatuko da (4 orduko 2 saio eta 2 orduko saio bat) eta bertan 15 irakasleentzako tokia izango da, asko jota. Ikastaroetan parte hartzeko eskaerak kopuru hori baino handiagoa izanez gero, aurreikusitako eskaintza handitzea aztertuko litzateke.

  • Egutegia

    1. Donostialdeko ikastaroa:
    - Urriak 6, 08:30etatik 12:30etara.
    - Urriak 7, 08:30etatik 12:30etara.
    - Urriak 14, 16:00etatik 18:00etara.

    2. Debagoieneko ikastaroa:
    - Urriak 15, 08:30etatik 12:30etara.
    - Urriak 16, 08:30etatik 12:30etara.
    - Urriak 21, 16:00etatik 18:00etara.

  • Hizkuntza

    Ikastaroetako hizkuntza euskara izango da.

  • Eskatutako baldintzak

    Aipatutako ikastaro batean parte hartzeak ikastetxeari ekarriko dio bertan lortutako gaitasuna gauzatzeko 2015-2016ko ikasturtean 3 saio egiteko eta ibilaldi bat herrian barrena egiteko konpromisoa hartzea, DBHko gela batekin gutxienez.
    Halaber, saio horietan jasotako emaitzen gainean Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuko dien informazioa emateko konpromisoa hartuko dute, trebakuntza programa hau ebaluatu ahal izateko.
    Parte hartzaileek nork bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko dituzte.
    Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du izango parte hartzaileek ikastaroa irauten duen bitartean jasan dezaketen edozein motatako kalte edo lesioen erantzukizunik.

  • Izen ematea

    Eskainitako edozein ikastarotan parte hartzeko eskaerak deialdiaren PDFan aurkituko dituzue. Izena emateko epea 2015eko martxoaren 27ra arte zabalik egongo da.
    Ikastetxe bakoitzak irakasle baten izena baino gehiago eman dezake, baina eskainitako tokien kopurua gaindituko balitz aukera hori lagun batera murriztuko litzateke.
    Ikastaroetan parte hartzeko eskaerak eskainitako tokien kopurua gaindituz gero, eta eskaintza ez handitzea erabakiko balitz, behin betikoz onartuko diren lagunak zozketa baten bitartez aukeratuko dira.

  • Matrikula

    Matrikula doakoa da.
    Edozein zalantza sortuz gero, jar zaitez harremanetan Edorta Bergua jaunarekin (ebergua@gipuzkoa.eus / 943 112 166).



comments powered by Disqus