Atzealdea

Eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabiltzen ez duten kirol-txirrindulariak bilatzen ari gara

Eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabiltzen ez duten kirol-txirrindulariak bilatzen ari gara, horren zergatiaren gaineko hausnarketa egiteko prest daudenak

Zergatik kirol- txirrindulari askok ez dute gero eguneroko joan-etorrietan bizikleta erabiltzen?”

“Zein neurrik lagun dezakete kirol- txirrindularitik eguneroko txirrindulari izatera iragaiten Gipuzkoan?”

Datu eta ikerketetan oinarritutako honako hausnarketa dugu abiapuntu:

  • Gipuzkoan errepideko eta mendiko txirrindularitza asko ematen da: 2014ko datuen arabera, 14 urtez gorako pertsonen % 9ak erabiltzen du bizikleta kirola egiteko.
  • Aldiz, pertsona horiek eguneroko joan-etorrietarako –lanera joateko, enkarguak egiteko…- oso gutxitan erabiltzen dute bizikleta. Nahiz eta askotan beharrezko baldintzak betetzen diren –bidegorriak egotea, trafiko motela izatea, distantzia motzak izatea…-, mugitzeko autoa eta motorra aukeratzen dute, eta maila txikiagoan garraio publikoa.

·        Beste 2 datu interesgarri:

-         Kirol-txirrindulari izanda baina eguneroko joan-etorrietan bizikleta hartzen ez duten gipuzkoarren zati handi batek lehen bai erabiltzen zuen.

-         Kolektibo horren % 60ak dio baduela interesik bizikleta garraiobide gisa erabiltzeko.

Errealitate horren aurrean, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoak datu horien atzean zer dagoen jakin nahi dugu: zergatik Gipuzkoako kirol-txirrindulari askok ez dute gero bizikleta erabiltzen eguneroko joan-etorrietan? Zein neurri izan daitezke lagungarriak –dagoeneko aurreikusita daudenez gain, hala nola bidegorriak, trafikoa moteltzea, eta abar-? 

Gai horiek jorratzeko iruditzen zaigu zuzenean kirol-txirrindulari izanik egunerokoan bizikleta hartzen ez duten pertsonekin hitz egiteak lagun dezakeela informazio interesgarria azaleratzen eta epe motz eta ertainean gauzatzeko moduko ideia eta egitasmo zehatzak identifikatzen. 

Interesatzen al zaizu? Animatuko zara gaiaren inguruko tailer/bilera batetan parte hartzera? Horrela bada, mesedez helarazi zurekin harremanetan jartzeko datuak -2015eko urriaren 23a baino lehen- hona:

Edorta Bergua

GFAko Mugikortasun eta Garraioko teknikaria

Posta elektronikoa: ebergua@gipuzkoa.eus

Telefonoa: 943 112 166

Animatuko zaretelakoan, mila esker! 



comments powered by Disqus