Atzealdea

Emakume-irteeren jardunaldiaren parte-hartze arrakastatsua izan da

Mugikortasuneko foru-departamentuak Kalapie eta Bizikume erakundeekin elkarlanean jardun du emakumeei zuzendutako askotariko jarduerak egiteko (bizikleta-irteerak, ikastaroak eta lantegiak)

Asteburu honen jarduerek oso parte-hartze altua izan dute. Balantze oso positiboa izan da eta jarraitzeko gogoa utzi digu!

Uztailak 14, larunbata, Donostian eta Tolosan. Bizikletarekin trebatzeko emakumeentzako ikastaroak.

 

 

 

 

 

 

Uztailak 15, igandea, Irunen. Emakumeentzako bizikleta-irteera, Bidasoko bide berdetik. Ibilbidean oinarrizko mekanikako ikastaroa egingo da eta hamaiketakoa ere barnean da.

 

 

 

 

Zatozte gurekin!!

Abuztuak  4, larunbata, Irunen: Bizikletarekin trebatzeko emakumeentzako ikastaroa. Mendiko bizikletako ikastaro aurreratua. Plaza mugatuak.

Abuztuak 5, igandea, Andoainen: Emakumeentzako bizikleta-irteera, Plazaolako bide berdetik. Ibilbidean oinarrizko mekanikako ikastaroa egingo da, hamaiketakoa barne.

Irailak 16, igandea, Errenterian: Emakumeentzako bizikleta-irteera, Arditurriko bide berdetik. Ibilbidean oinarrizko mekanikako ikastaroa egingo da, hamaiketakoa barne.

 

Dohainik eman daiteke izena jarduera guztietan, baina plaza mugatuak dira. Izena emateko mezu elektroniko bat bidali beharko da gaurniretxanda@gmail.com helbidera, edo whatsapp bidezko mezu bat bidali beharko da 656 761 911 telefono zenbakira. Izena ematen duten emakume guztiek bururako zapi bat jasoko dute opari, ekimenean parte hartzeagatik.

La inscripción en todas las actividades es completamente gratuita, pero las plazas son limitadas. Para poder apuntarse hay que enviar un mail a gaurniretxanda@gmail.com o un mensaje vía whatsapp al teléfono 656 761 911. Todas las inscritas recibirán además una bandana como obsequio por participar.

 
 


comments powered by Disqus