Atzealdea

GERO ETA TXIRRINDULARI GEHIAGO GIPUZKOAKO BIDEGORRIETAN

Bizikletaz egindako bidaiak % 5,5 igo ziren iaz, 2012. urtearen aldean, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarean.

Urtea amaitzen ari den honetan, interesgarria iruditu zaigu Bizikletaz aldizkariaren 14. zenbakian argitaratu genituen datu batzuk sareratzea. Datuok, 2013. urtean Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareak izan zuen erabilerari burzkoak dira.

Hala, bizikletaz egindako bidaiak % 5,5 igo ziren iaz, 2012. urtearen aldean. Bertan egiten diren bidai guztien % 28a izan da.

Guztira, 888.800 joan-etorri egin ziren bizikletaz. Aldiz, oinezko gutxiago zenbatu ziren, jaitsiera oso nabarmena ez bada ere. Bi erabilera moduak batera, hau da, oinez zein bizikletaz, 3.211.000 bidai egin ziren 2013an. Hortaz, erabiltzaileen kopurua arinki jaitsi zen (% 1,6). Jaitsiera  honetan euriak eragin handia izan du, izan ere, 2013an, aurreko aurtean baino % 41 euri gehiago bota zuen.



comments powered by Disqus