Atzealdea

Gipuzkoako bide berdeak suspertzeari buruzko jardunaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua mugikortasun jasangarri eta osasungarriaren proiektu estrategiko bat lantzen ari da Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan, hain zuzen ere, Gipuzkoako bide berdeak lehengoratzeko egitasmoa, eta proiektu hori zuekin batera partekatu eta garatu nahiko genuke. Horretarako, Gipuzkoako bide berdeak suspertzeari buruzko jardunaldi batzuk egiteko asmoa dugu. Jardunaldi horiek 2018ko maiatzaren 10 eta 11n izango dira, Zumarragan.

 

Ekitaldi horretan, Gipuzkoako bide berdeak suspertzeko Plan Gidariaren berri emango dugu.

 

Arlo honetan gure inguruan eta Europako beste herrialde batzuetan arrakastaz egiten ari diren hainbat ekimen azalduko dira.

 

Halaber, eskualdeetako agentziekin lan tailer bat egingo dugu eta, bertan, aztertuko dugu bide berdeek, turismo berdearen esparruan zein kultur eta paisaia ondarea berreskuratzearen eta ingurumen jasangarritasunaren esparruen barruan, zer ahalmen izan lezaketen Gipuzkoako herri eta eskualdeetan garapena bultzatzeko eta lana sortzeko eragile gisa.

 

Egitaraua hemen ikusgai.

Izenemateak: 

jigoa@gipuzkoa.eus / kinsausti@gipuzkoa.eus

943 11 23 21

 



comments powered by Disqus