Atzealdea

GIPUZKOAKO BIDEGORRIEI BURUZKO FORU ARAUAREN PROIEKTUA ONARTU DA

Gisa honetako lehen araudia da Estatuan

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Bidegorriei buruzko Foru Arauaren proiektua onartu dute. Urriaren 18an onartutako araua Estatuan gai honen inguruan egiten den lehenbizikoa da, eta horrela, “bizikletentzako bidea”, hots, bidegorri kontzeptua, bide mota berri baten gisa hartu izan da Gipuzkoako lurralde historikoaren ordenamendu juridikoan. Beraz, zehazteaz gain, izaera berezia eman die bidegorriei, beste era bateko bide eta bide-azpiegituretatik bereiztuz. Foru Arauari esker, araututa geratuko da bidegorrien plangintza eta proiektua nola egin behar diren, bai eta bidegorriak nola eraiki, zaindu eta seinaleztatu ere. Gainera, bizikleta sustatzeko tresnak emango ditu eta aurrerapen handia izango da sarea behin betiko sendotzeko eta gainerako herrilanen baldintzen pare egongo da berauen eraikuntza.



comments powered by Disqus