Atzealdea

Gipuzkoako Bidegorrien Foru Sarean bost zati berri sartu dira

Foru Dekretuan bide zati hauek sartu dira: Donostia - Lasarte-Oria, Itsasondo - Ordizia, Bergara - Elorregi, Zestoa -Azpetia eta Astigarraga - Hernani.

Bost zati horien aurrekontua 3,9 milioi euro da eta horrela, eginda gelditu da aurreikusitako sarearen % 46a (439,1 km-tik eginda daude 203,2 km).

 

  • Errekaldeko biribilgunea (Añorga) eta Urbil ingurua (Lasarte-Oria) lotzen duen bidea 1.257 metro luze da.
  • Astigarragako Txalaka pasealekua eta Hernaniko Akarregi industrialdea lotzen dituen 1.136 metroko bidegorria ere onartu eta jarri da abian.
  • Itsasondo eta Ordizia bitarteko bidegorria da onartu den hirugarrena; 1.443 metro luze da eta Itsasondoko herrigunetik Ordiziara iristen da.
  • Ireki den beste bide zatietako bat Urolako antzinako trenbidearen gainean egindakoa da; Zestoako bainuetxetik Lasaoko industrialdera doa eta 1.729 metro luze da.

Bost bide zati horiekin eginda gelditzen da Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarearen % 46 (udal eta foru sarea); hau da, egin beharreko 439,1 kilometrotatik dagoeneko eginda daude 203,2 km.



comments powered by Disqus