Atzealdea

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK BIDEGORRIAK EGITEKO 250.000 EURO BANATU DITU 19 UDALEN ARTEAN

Bergara, Usurbil, Azkoitia, Aizarnazabal, Zarautz, Hernani, Orio, Aretxabaleta, Azpeitia, Errenteria, Lazkao, Ordizia, Ormaiztegi, Lezo, Alegia, Arrasate, Idiazabal, Urnieta eta Zumarragako udalek jaso dituzte dirulaguntza hauek. 35.000 eurokoa izan da partidarik altuena.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdeko bizikleta foru sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotu nahi du, eta horretarako, udalentzako diru laguntza lerro bat banatu du. Diru laguntza horien helburua udalei bidegorriak egin ditzaten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 eurotako diru laguntzak bideratuko dizkiei udalei.

Diru laguntzak banatzeko orduan, udalak garatuko duen ekintzaren portzentaje bat lagundu du Aldundiak, ekintzak lortutako puntuen arabera, beti ere % 75eko eta 55.000 euroko muga kontuan hartuta. Diru laguntzak lehentasun hurrenkerari jarraituz eman ditu Aldundiak, ezarritako guztizko zenbatekoa agortu arte. Diruz lagundutako proiektuen zerrenda alboko irudian ikus dezakezue.

Iturria: Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak



comments powered by Disqus